Film batek emaitzak alda ditzake

Le Pen eta Home filma

Eman genizuen Home filmaren albiste. Orain kontua da ea film hori hauteskundeak baino bi egun lehenago emititu izana, eraginkorra izan ote den ala ez eta nahita egindako ekintza ote den.

Igande bertako balantzeetan, arduradun politiko askok salatu zuen oso entzutetsua izan zen Home filmaren emisioak, mesede egin diola Europa Ecologieri. Nola ez, zaratatsuena Jean Mari Le Pen izan zen: Home film klimazalearen emisio eskandalagarria salatu nahi dut, Jose Bové eta Daniel Cohn Bendit-en hautagaitzari laguntzeko egina izan baita…

http://www.dailymotion.com/video/x9isfi_eliselucetownsjeanmarielepen2009060_news

8,3 milioi ikuslek ikusi zuten filma FR2 katean ostiralean eta bolo-boloka ibili den gaia izan da filma. Batzuentzat anpulosoegia da, ederzaleegia eta babestu duten marken publizitatea lotsagabeki egiten duena, baina, oro har, arrakastatsua gertatu da, ezbairik gabe.

Orain egileak, Yann Arthus-Bertrandek dio, emisio eguna, hauteskunde eguna finkatu baino lehenagokoa dela, baina bera poztu egiten dela baldin eta mesede egin badio Europe Ecologieri.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Film batek emaitzak alda ditzake”-ri buruz

  • andoni etxarri 2009-06-09 11:27

    Bai naiko eztabaitatua izan da HOME proiekzioa mezede egindiola Europe Ecologieri azken autezkundetan. Diozuten bezela emankizuna erabakia zegon naiko aurretik, dela urte bat baino geiago, autezkundetako eguna jarri gabe zegoela oraindik. Bainan ori aski ez dela ta, sondeoak aurreko egunetik iadanik 14% ematenzion Europe Ecologieri.
    Orduan nabari agertzen da politikoaren izka mizka besterik ez dela zeren ta dato auek ondo dakiskite gezurti oriek

  • Asko poztu nau Frantzian Europe Ecologie taldeak izan duen bultzadak.
    Urteak dira sendo lanean dihardutela. Ikusi besterik ez dago genetikoki aldaturiko organismoen inguruan egindako lanak emandako emaitza.
    Badugu non ikasia!

  • Txantxangorri 2009-06-09 22:02

    2004eko martxoaren 14eko auteskunde bezperan (uste dut, ostiral horretan bertan), ETAko biktimek eginiko filme bat bota zuten TVEn, aurreikusita zegoen programazioa aldatuz… Garbi dago horren zergatia, baina kasu horretan ez zuten zeukaten helburua lortu.