Ez nazazue aska: konponduko naiz neu bakarrik

screen-capture-21
Helikopteroz La Santé-tik, baina beste ihesketa rokanbolesko askoren egile ere bai, hogeita zazpi urte egin ditu kartzelan Michel Vajour-ek, horietatik hamazazpi isolamendu ziegetan igaroz. Pertsonaia da Frantzian. 2003tik aske dago baldintzapean.

1986an bala bat sartu zioten buruan eta elbarri esnatu zen biharamunean. Kaskagorra izaki, errehabilitazioa eginez sendatu edo zen. Ezohiko argitasunez, bere buruari eta mundu guztiari kontatzen dio zer den benetan kartzela. Amodioak ere badakartza gogora, eta hurbilekoak kakaztu izanaren damua. Heroien filmetatik urruti, ibilera espiritual egiazko baten kronika da.

Vajour-ek sinatua du atobiografia bat, Ma plus belle évasion izenekoa, baina ez du nehoiz mintzatu nahi izan kameren aitzinean. “Iheslarien erregearen” konfiantza eskuratu du pixkanaka Fabienne Godet-ek, eta elkarrizketa luze baten emaitzan oinarritzen da bere dokumentala.

Gustu baduzu, azpian duzu trailerra, eta zati gehiago ikusi nahi badituzu, hementxe duzu aukera.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.