“Ez da agur faxista bat, jendetzari zuzentzen ari nintzaion”

Grabaketan,  eskuineko PDL partidukoa den ministroak eskuineko besoa zerurantz altxatzen duela ikus daiteke. La Repubblica egunkariak igo du bideoa Internetera eta kronikaren arabera Italiako ereserkia eskua bihotzean jarrita entzun eta gero, bai berak eta baita bere aitak, ezkerretara dagoen gizon bizardunak, keinu bera egiten dute, une berean “indar ete emozio berberarekin”.

“Fotograma adierazgarria da. Besoa tente, eskuin eskua puntan, gorputza tinko”, dio egunkariak. Baina ministroak argi utzi nahi izan du oker daudela. “Ez da agur faxista bat, jendetzari zuzentzen ari nintzen”, dio Brambillak La Repubblican jasotako testigantza batean, keinuari garrantzia kendu nahian.

Berehalakoak izan dira erreakzioak. Andrea Lulli, PD zentro-ezkertiarreko bozeramaileak  “erresistentziaren baloreei irain bat dela” eta “faxismoaren apologia” egin duela salatzeaz gain, Brambillaren justifikazioa lotsagarria dela esan du.

Hauxe da, laburbilduz, batak eta besteak diotena, baina zuen iritzia nahi dugu. Hemen dituzue Brambilla eta Mussoliniren bideo bana. Zein dira antzekotasunak eta ezberdintasunak? Eta horrelako bat guren gertatu izan balitz? Lehenagotik, inmigrazio lege berria eta beste hainbat neurri direla medio konparaketak egin nahi zituenak inoiz baino errazago du.

agurra, faxista, Italia
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan ““Ez da agur faxista bat, jendetzari zuzentzen ari nintzaion””-ri buruz

  • Nostalgikoak beti eta toki guztietan daude eta horren aurka ezin da ezer egin. Adierazpen askatasuna defendatzen dugunean guztientzako balio behar du: elizarentzat, neonazientzat eta baita talibanentzat ere. Askok ez dute sistema demokratikoan sinesten, hortaz, nahiago dute Mussolini bezalako lider batek gobernatzea eta bidea erakustea. Gutxi batzuek agintzeko eta jendearen bihotzak konkistatzeko gaitasuna dute eta karisma horrek eramaten ditu boterera. Gainerakoen rola agur faxistak egitea da. Azken finean, herritarren gehiengoak lan egin eta ongizatea eskuratu nahi du. Berdin zaio gobernuaren kolorea. Egia esan, asko aldatu al dira gauzak? Faxisten ordez, burokrata alper eta neoliberalak aguantatu behar ditugu eta liderraren karismaren ordez, propaganda merkea irentsi behar izaten dugu komunikabideetan. Nahiago dut Mussolini bat Zapatero, Rajoy eta Lopez baino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude