Europak Katalunia kanporatzen badu…

Europak Katalunia kanporatzen badu, segituan sartuko da.

 

Hauteskunde kanpaina luze egiten ari zaio Junts Pel Sí zerrendari. Ustelkeria kiratsari gehitu zaio Espainiako diplomazioak antolatutako nazioarteko erasoa.

Angela Merkel, David Cameron eta Barack Obama-ren hitzei buelta eman diezaiekegu, esanez, horietako inork ez duela Kataluniaren independentzia aitortzeari aterik itxi. Hori bai zatekeela independentzia nahien heriotza bat-batekoa. Dena den, ez-adierazpen horiek independentista konbentzituentzako balio dute, eta izatekotan ez dira babes bat, ez-eraso bat baizik. Badago Merkel, Cameron, Hollande eta gainontzekoen jarrera irailaren 28an erabat aldatuko dela uste duenik. Tamalez haientzako gainbeheran dagoen hipotesia da.

Europak Katalunia kanporatzen badu, segituan sartuko daFuntsezkoena da hauteskunde kanpaina bezperan Espainiaren batasunaren aldeko mezuak igorri dituztela arrain handiek. Hautesle zalantzatia, garaipena erabakiko duen sektorea, beldurtzeko arrazoi sorta galanta ari da biltzen. Gehitu honi guztiari Bruselatik Margarita Schina-k esandakoa: “Europako Batasunaren zerrendan jarri behar da estatu batetik zatitzen den lurraldea”.

Egiari zor, Europatik katalanak kanporatzeko mehatxua arrazoirik gabekoa da. Irailaren 27an independentistek irabaziko balute, eta mandatua amaieraraino eraman, gurutzebide bat igaroko dute EBren parte izan ala ez erabakiko duena.

  1. Espainiak ez badu onartzen Katalunia estatu gisa, Europar Batasunak ezin du bota, hain zuzen ere, Espainiaren parte izaten jarraitzen duelako, aldebakarreko independentzia aldarrikapena legez ezerezean utziz.
  2. Espainiak onartzen badu, negoziatu eta gero, Katalunia independientea, orduan, Europako gainontzeko estatuek ere aitortuko dute. Hori gertatuta, Katalunia borondate onez estatu propiotzat jota, egingo dituzte adierazpenak eta irekiko dituzte bideak Katalunia batasunean ahalik eta lasterren sartzeko edo mantentzeko.

Beste modu batera esanda, Katalunia Europako Batasunetik botatzen badute, esan nahiko du estatu independente gisa aitortzen dutela nazioarteko hainbat gobernuk eta erakundek.

Badauka Kataluniak hirugarren bide-orri independentista malkartsuago bat. Hau da, de facto estatu bezala jokatzea, harik eta konplikatuagoa den arte Espainiari berriz lotzea erabat askatzea baino. Prest daude katalanak aldi baterako ezegonkortasunean bizitzeko? Baliteke, behin honaino helduta, eskoziar bidea izatea Espainiak, Kataluniak eta Europak, denek irabazteko aukera bakarra.

Albert Pont Cercle Català de Negocis lobby-ko presidentea eta nazioarteko harremanetan aditua da. “Mientras España no acepte la independencia de Cataluña, la deuda se la come con patatas”. Elkarrizketa honetan azaltzen du EBtik irteteari buruzko bere ikuspegia.

Europak Katalunia kanporatzen badu, segituan sartuko da

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

6 pentsamendu “Europak Katalunia kanporatzen badu…”-ri buruz

  • ez gezurretan jardun

    1º espaniak kataluniar independetzia ez dabu onartzen, Mas eta bezte funzionariak espetze barruan egongo dira, zedizioa dela eta. Autonomia kendu eta akabo dana. Katalunia espaniar eta europar izaten jarraituko du.

    2º independentzia honartzen bada, katalunia lerroan jarria beharko zen europar batasuneko partaide izateko. Eta bitartean kanpoan geratuko zen. Hau Eskoziaren kasuan ere europar agintariek garbi esan zuten.

  • Ariki Makua, ez dago legerik dioena zuk diozuna, hau da, legeak ez dio ezer zer gerta daitekeenari buruz Europar batasuneko estatu baten zati bat banantzen bada.
    Beraz kanporatuak baldin badira legez kontrakoa litzateke.

    Kontuan hartu behar da, hau ez dela kanpo inkorporazioa, barrukoa baizik.
    Gainera Europar hiritartasuna hiritar bakoitzena da ez nazio bakoitzena, ta hiritar bati ezin zaio Europar hiritartasuna kendu hain erraz.
    Gainera, Espainia ez zan EBn sartu izan zan herrialde berbera, ta Kataluniari ezer eskatzen badiote, Espainiari berdina gerta dakioke.
    Hori horrela bada ta Espainiaren indikadoreak ikusita, Katalunia errezago luke Espainia baino EBn berriro sartzeko, baina jada diot legea ez duela erraten kanporatua izan daitekenik.

    Nahiz ta kanporatuak izan, bizitza dago EBtik ta Eurogunetik kanpo, ta frogak hor daude ta indartsuak dira.

    Horrekin jarraituta, EBtik kanpo Norbegia edo Suitza bezalako Estatuak oso ondo funtzionatzen dute EBtik kanpo ta Eurorik gabe.
    Negozioak egiteko, Nahiko da EFTAn egotearekin ta hor ez da beto eskubiderik esistitzen, baldintza batzuk betetzearekin nahiko litzateke.

    Beraz zuk gezurrak direla diozunean, zuen gezurrak direla erran beharko zenuke, inolako funtsarik gabekoak gainera.

    Ejerzitoarena bai ez dula pensa merezi komentatzea, Katalunia hondoratzen badute, Espainia atzetik dihoa, beraz mehatxuekin ez dut uste ezer lortuko dezutenik.

    Ta egia erraten badezute zuen aurka egongo zan.
    Ta Ejerzitoa ta nahi duena bidali dezake, hori gauzak ez lituzkela konponduko ta Espainiarentzako izango zan txarragoa.

    • Espainia da Europan dagoen herrialdea, espainia agertzen da objetu juridikoki paper guztietan, katalunia espaniatik kanpo geratzen bada, europatik kanpo geratzen da. Oso klaru dau gauza, ura bezain garden, orduan ez gezurretan hari, hainbat europar buruzagik esandako gauzak dira.

  • Amadeo Martinez Ingles Espainiako Ejerzitoaren Koronel Ohia: Espainia 20 mila soldadu besterik ez ditu Operatibo daudenak ta kanpo misioetan daude , Katalunia bezalako eremu haundia menpean hartzeko, 100 mila soldadu beharko ziran.
    https://spanienkaputt.wordpress.com/2013/06/29/el-ejercito-espanol-no-podria-invadir-catalunya/

  • Visca Qatarluña independientea,funtzialperrei postua emateko, kalifato batasunean