Esklabotza irlandarrekin?

Esklabotza

indentured_whippingHistoria zalea izan naiz beti. Gai historikoak lantzen dituzten liburuak erraztasun handiz irensten ditut, Historia telebista kanala ere gogoko dut (azkenaldian II. Mundu Gerra monotema bezala daukaten arren), eta historia ardatz daukaten elkarrizketak aberasten naute. Beti ikasten da, beti dago datu kuriosoren bat, eta beti dago zer edo zer egungo egoeraren bat hobeto ulertzen laguntzen didana.

Aurreko batean esklabotzaren inguruan aritu nintzen berriketan lagun batekin. Ameriketako Estatu Batuetan oso ohikoa omen ziren esklabo irlandarrak. Horrek eskema guztiak hautsi zizkidan. Nola baina? Egia da une batean Erresuma Batuak okupatuta zeuzkala bai AEB eta bai Irlanda, eta lehena galdu ondoen bigarrenari 130 urte bueltan eutsi ziola, eta oraino gaur ez duela erabat libratu. XIX. mendean “patataren gosetea” egon zen Irlandan, gaixotasun bat zabaldu zen barazkian eta jendetza hil zen; beste askok alde egin zuten, eta langile esplotatuak izan ziren Ameriketan.

Baina esklabotza? Bai, eta diotenez beltzena baino okerragoa, posible bada. Esklabo afrikarren prezioa altua omen zen (50 esterlina, bataz-beste); irlandarrak, ordea, askoz ere merkeagoak ziren (5 esterlina), eta askotan jaioterrian bahitzen zituzten, edo AEBtan bertan. Irlandarrak suz markatzea, jipoitzea edo hil arte lanean izatea ez zen krimen gisa ikusten. Gainera, prezioak ikusita, esklabo irlandar bat galtzea ezin zen konparatu beltz bat galtzearekin, eta azken hauen aldean tratu txarragoak jasaten zituzten gaelikoek.

Hollywoodek pelikula bat egiten ez duen bitartean gai pila bat ezkutuan gordeta geratzen dira.

 

esklabotza
Philadelphia Pennsylvania Gazette, 1762-11-25
Esklabotza

3 pentsamendu “Esklabotza irlandarrekin?”-ri buruz