Errefuxiatu klimatikoak

Errefuxiatu klimatikoak

Aldaketa klimatikoak ingurugiroen suntsipena edota eraldaketa dakar, eta horrek, era berean, biztanleriaren lekualdatze masiboak eragiteko arriskua barnebiltzen du.

Lehengai naturalak agortzen ari dira, eta ekosistemak aldatzen: desertifikazioa (Saharako basamortua, adibidez, geroz eta terreno gehiago irabazten ari da), ozeanoen maila, poloak urtzea, erosioa… Geroz eta pertsona gehiago dauzkan mundu honetan geroz eta jende gehiago kontzentratuko da geroz eta toki gutxiagotan. 1950. urte bueltan 2.500 milioi inguru ginen; pasa den abenduan 7.400 milioi; 2050. urterako egin diren aurreikuspenek 9.500 milioi lagun izango garela diote.

Lurraren txoko askotan daude emigrazioaren itzala bere gain duten nazio eta komunitateak, esaterako delta handietan daudenak (Nilo, Mekong, Ganges, Brahmaputra…), altuera txikiko artxipelagoak (ozeano Pazifiko eta Indikoko atoloiak…), edota basamortuen periferietan daudenak (adibidez Sahara ingurua eta Pekin).

Errefuxiatu klimatikoak

(Fijatu zaitezte, bide batez, zeinen gertu gauden eremu horitik, desertifikazio eta lehorte zonaldetik)

Egoera bereziki zailean dauden lurraldeetan aspaldi hasi ziren migrazio mugimenduak. ‘Global Estimates’ txostenaren arabera 2008-15 urte artean 26,4 milioi lagunek migratu behar izan zuten urtero bataz beste, hondamendi naturalek bultzatuta. Orotara, 200 milioi lagun baino gehiago.

Munduan topa daitekeen adibide beldurgarrienetako bat da Bangladesh. Berotegi efektuak sortutako kalte gehienek eragiten die: itsasoaren maila, Himalayako glaziarren urtzea, lehorteak, montzoien zikloaren aldaketak, urakanen potentzia igoerak… Hori guztia bereziki nekazaritzatik bizi den 164 milioi biztanle baina gehiagoko herrialde batean. Baina nora joango dira? India eta Myanmar ez dira historikoki oso herrialde eskuzabalak izan Bangladeshekin etorkinak jasotzerako orduan, eta horiek dira bere bi bizilagun bakarrak; gainera, Indiak berak barne migrazio mugimendu ikaragarriak izan ditu azken urteetan, Txinak bezala, landa eremuetatik hiriguneetara. Aditu askoren arabera, jende gehiena ezingo da mugitu horrelako kasuetan, bere egoera ekonomikoak ez diolako ahalbidetuko; hori da Siriako gerraren kasuan maiz ikusten dena: bidaiatu ahal dezakeena mendebaldera doa, eta besteak, gehiengoa, milioiak, han inguruan geratzen dira (Sirian bertan, Jordanian, Libanon…).

Munduko desorekaren ideia bisual bat egite aldera, maparen zonalde urdinean planeta osoko biztanleriaren %5a bizia da, eta puntu gorri horretan (Bangladesh tartean) ere %5a dago. 

Errefuxiatu klimatikoak

Klimaren aldaketak mundu osoko herri txikiak mehatxatzen ditu, eta bizitza bera arriskuan jartzen duen hein berean ipintzen du ataka larrian etnodibertsitatea. Lurrari lotzen gaituen sustraia moztuz gero komunitatea sakabanatzen da, eta ondorioz, gure nortasuna herrialde erraldoien itsaso horretan disolbatu, munduan tokirik gabe kondenatuta. Egoera zail horren aurrean daude, esaterako, Artikoko jatorrizko herriak.

Errefuxiatu klimatikoak

Antzeko paradoxa bat ematen da Gipuzkoan, Artikoan eta munduan. Ormaiztegiarrok hondakinen %90 inguru birziklatzen dugu, baina donostiarren, irundarren, eibartarren, zumarragarren, pasaiarren… zaborra irentsi behar omen dugu; herri horietako gehiengoari eta udaletan dituzten agintariei sudurraren puntan jartzen ez zaielako birziklatze tasa ahalik eta handienak lortzea. Munduko bazter txiki honetako “Kiotoko protokoloa” sinatzeko prest ere ez dauden horiek; kakak mendira eta matazak alfonbra azpira sartzen dituztenak.

Artikoko herriekin antzeko. Berotegi efektua eragiten erantzukizun ia minimoa duten herriak dira arrisku handienak pairatzen dituztenak. Arrain eta herri artean handiak jaten du txikia beti.

Lurralde gehienek ez dute errefuxiatu klimatikoaren profila aintzat hartzen (Afrikako Batasunaren aldeko Erakundeak bai), eta munduak hartu duen norabidea ikusita geroz eta beharrezkoagoa da.

Errefuxiatu klimatikoakEz dakidana da hona etorri nahiko dutenentzat edo gu ere errefuxiatu klimatikoak izango garen. Batek daki. Emigrazio ekonomikoak edo politikoak normalean hala izaten dira, baina emigrazio klimatikoak ez du zertan izan pobretutako lurralde batetik garatuago dagoen beste batera; alderantziz gerta daiteke.

Gerrak eta pobrezia bai, baina agintariek ez dute klima kontrolatzen.

Iturriak: Le Monde Diplomatique, Swissinfo eta IDMC

Errefuxiatu klimatikoak

Mairua naiz behelaino artean. ZUZEUko erredakzio kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Estellerria.

4 pentsamendu “Errefuxiatu klimatikoak”-ri buruz

  • Badirade munduan leku batzuc non ecin den vici. Sahara da haietarico bat. Tematuco baguina ere, lagunça guztiac eman arren ere, han guiçaquia ecin da vici conditione humano minimoetan. Hori ikusten ez duena itsu da begui bietaric.
    Ume batzuc ekarcen ditugu handic uda partean eta guero realitate crudelerat itzulcen.
    Solutione bakarra ikusten dut neuc: saharaui guzti guztiac hona ekarcea, Euscal Herrirat.
    Bihotzac dictatzen derautana erran dut. Guztiac hona!

  • Beñat Hach Embarek 2017-03-02 16:55

    Saharan bizi daiteke, duela milaka urte bizi zen jendea, eta hautu propioz horretan diraute herri askok. Nomadek bi gauzetarako behar zuten komertzioa bereziki: azukrea eta tea; bestela ez zuten kasik azoka batetik pasatzeko beharrik, basamortuak ematen baitzien behar zuten guztia.
    Sahararrak okupatuak eta beraien herritik kanporatuak izan arte ez zuten inoren laguntzarik behar. Sahararrak izorratuta egotearen arrazoia ez da basamortua, marokoar estatua eta bere bizkarzainak baizik.
    Eta zure proposamena herri bat bere lurretik atera eta hona ekartzea da? Desagertaraztea, alegia? Oso oker zaude, Josu. Marokoarrak bota behar ditugu Mendebaldeko Saharatik, errepublika justu bat eraiki eta munduan dagoen renta per capita maila altuenetako bat lortutakoan lagunduko gaituzte sahararrek guri.

    • Beñat,
      Duela millaca urthe hor ez cegoen deserturic. Duela 2000 urthe ere ez.
      Hautu proprioz ez, ecin bercez vici dira hor.

    • Ez dakit bada!Sahararrak arabiarrak dira,baina, ez dut uste arabiarrik bizi izan denik Afrikan inperio arabiarra sortu baino lehenago. Non dira, bada, lurralde horretako lehenengo biztanleak? Ziurrenik arabiarrek akabatuak izanen ziren. Ez dut maite inongo Errepublika Arabiarrik, izatekotan, inperialismo arabiarrarren ondorengoa baino ez baita. Bestela ere, Bangladesh aipatu duzu, hau da, bere buruaz beste egin nahi duen herri bat, kultura bat. Bestela, zer dela eta bizi dira 164 miloi pertsona Portugalen tamaina duen lurralde batean? Erliljioak hala aginduta seme-alabak eduki eta eduki, etorkizunik gabeko seme-alabak? Geuk ez daukagu inolako ardurarik horretan.