Emakumeak eta lurraren jabetza eskubidea

Emakumeak lantzen duen lurraren jabetza eskubidea ere izan behar du.

“Lurraren jabetza garrantzitsua litzateke emakumearentzat, lurrik gabe ez baikara ezer. Ezin dugu egungo ereduarekin jarraitu, emakumeak bere lur sailaren jabetza behar du aurrera egiteko”.

Hegoaldeko herrialdeetan emakumeak dira elikagaiak landu eta lortzeko ardura nagusia dutenak, lurretara, kreditura eta merkatuetara sarbide mugatua duten arren. Ikerketa batzuen arabera, emakumeak lurraren jabetza duenean, uzta hobetu egiten da, eta horrela, familia osoaren elikadura, osasuna eta heziketa.

Burkina Faso, Kenia, Tanzania eta Zanbian, konkretuki, lurraren banaketa parekidea emango balitz gizon eta emakumeen artean -lana, kapitala eta ongarriak kontutan hartuta-, ekoizpena %10-20 artean haziko litzateke.

 

Emakumeak eta lurraren jabetza eskubideaLurra eta identitatea

Lurra ez da soilik materia primak lortu edo elikagaiak lantzeko. Gizarte sarea sortzeko eta gizartearen politikan parte hartzeko modua ere bada, bakoitzaren identitatearen parte garrantzitsua den bezala. Bere banaketa gizartearen botere banaketaren isla da. Emakumeari lurra eta ura kenduz gero, ez zaio soilik baliabide ekonomikoa kentzen, autoaskitzarako eta ahalduntzeko medioa ere eragozten zaie.

Emakumeak lurraren gaineko jabetza duenean, bizitzeko eta beste edozein baliabideetara sarbidea izateko ere segurtasun handiagoa du, haziak direla, kredituak direla. Eta lurraren uztiaketatik lortzen dituen etekinak etxeko guztien artean banatzen dira, guztien beharrizanak asetzeko. Alta, lurraren jabetza lortzeko zailtasunak izaten jarraitzen du egun, baita legeak eskubidea onartzen dien herrialdeetan ere.

 

Burundi-ren adibidea

Burundin esaterako, emakumeen %97 nekazaria da, herrialde osoko laborarien %53. Hala ere, ekoizpen prozesuko katebegi ahulena dira. Ez dute lurraren jabetzarik, ezta abereena ere, eta gizonezkoek baino zailtasun handiagoak dituzte kredituak lortzeko. Oxfam Intermonek kanpaina bat jarri du abian herrialdean, legeak ezar dezan emakumeek lurjabe izateko duten eskubidea.

2009-2011 bitartean, Oxfam Intermonek 290 erakunderekin egin du lan munduan zehar, haietako 71 emakumeen elkarteak (guztien %24). GKE-k jorratzen dituen programen %70 emakumeei zuzenduta daude.

Bi urteko horretan Oxfam Intermonek bederatzi herrialdetan garatu ditu Emakumeen Eskubideen aldeko programak (Marokon, Burundin, Ekuadorren, Kolonbian, Perun, Brasilen, Guatemalan, Nikaraguan eta Dominikar Errepublikan); baita egitasmo zabalago bat ere Amerika Latina osoarentzako. 218.564 izan dira zuzenean programa hauek lagundu dituen pertsonak; hoietatik 185.690 emakumeak dira.

 

Oxfam Intermon ZUZEUn

Boteredun elikagiak:

 

Bizitzak aldatzen dituen ura:

Emakumeak eta lurraren jabetza eskubidea