Drogak eta alkohola, larrigarri ala aringarri?

cc Ehkati
cc Ehkati


Mozkortuta edo drogatuta kotxea hartuz gero eta ezbehar bat izanez gero, zure egoera delituaren larrigarria da. Orain arte delitu mota horietan soilik da hala.

Hemendik aurrera genero indarkeriaren kasutan ere hala izatea eskatu du Diputatuen kongresuak. Eta zergatik genero indarkeriaren kasutan soilik?

Ados nago, alkohola edateak eta drogak kontsumitzeak ez gaituela gure erentzukizunetatik libratzen. Egia da, bai gure buruaren kontrola ez dela erabatekoa mozkortuta edo drogatuta gaudenean. Baina horrek ezin du justifikatu egiten ditugunak. Alkohola eta drogak geure kabuz, geure borondatez hartzen baditugu, ondorioei men egiteko gai izan behar dugu.

Kongresuko batzordeak indarkeria matxistaren inguruan egin duen txostenean bildu du eskaera. Aipaturiko txostenak PSOE, PP, CiU eta BNGren baiezkoa lortu du. Negoziazioak ordea ez dira amaitu, hilaren 17an berdintasunaren batzordean bozkatuko baitute azken testua.

Egun, genero indarkeriaren kasuetan, delitugielak drogak edota alkohola kontsumitu izana kasik inoiz ez omen da egindakoaren salbuesle kontsideratzen. Baina gertatu gertatzen da.

Aringarri zena larrigarri kontsideratzera igaro daiteke. Baina ez diot logikarik bilatzen delitu mota bati soilik aplikatzea neurri hori.

Kontuak kitatzeko kasu batean aringarri dena nola uler daiteke larrigarri genero indarkeria kasu batean?

Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude