Burkinia, kultur aniztasuna emakumea zapaltzeko aitzakia denean

Burkinia, kultur aniztasuna emakumea zapaltzeko aitzakia denean

Burkinia, kultur aniztasuna emakumea zapaltzeko aitzakia deneanAurrekoan Interneten buelta bat ematen ari nintzela Donostian pixaren iraultza gertatu zela ikusi nuen Topatun. Bideoan azaltzen zen neska talde bat azalduz txiza egiteko era patriarkatuaren sinbolo handia dela eta generoa eraikitzen laguntzen duela, izan ere, genero dikotomia sortzen du . Bukaeran, gauzak aldatu direla esan eta txiza zutik egin nahi dutela aldarrikatzen dute, horri ekin aurretik “Guk erabaki nola txiza egin” oihukatzen ari direla. Nik beti imajinatu ditut feministak lupa batekin kalean mikro-matxismoen ehizan dabiltzala, ohiko portaerari bueltak emanez, arrunta eta normala dena bereiziz. Horregatik harritu nau burkiniaren aurrean egon den erantzun hotzak. Makro-matxismo bat delako.

Ikusi ditudan erantzunen artean, June Fernández eta Susanna Marteenek eginiko marrazkiak atentzioa eman dit. Namibiako Himba tribuko emakume bat agertzen da esanez Espainiako emakumeek titiak estali behar dituztela euren “erlijioak eta gizonek hala diotelako”. Egia da hondartza, igerileku eta herri nudistetan egon ezean, emakumeak titiak estali behar dituela, —gizonok ere bai esango nuke— baina egia da ere emakumeak prakak, gona, zapia edo zapi barik, takoiak, oinetako zapalak eta hamaika konbinazio jantz ditzakeela. Himba tribuan hori guztia posible da? Emakume batek titiak estal ditzake? Ze, posible ez balute, adibideak balio estetikoa izan lezake, kontraesanak gogoratzeko batik bat, baina ez luke ezelan frogatuko emakumea libreagoa dela Himba tribuan Espainian baino.

Hainbatek kultur aniztasuna argudiatuz emakumeek burkinia libre janztea defenditzen dute. Europan arazo handia dugu debekuarekin. Zaila da debekatzen eta ondorio latzak izan ditzake, gainera. Burkinia galaraziko balitz emakume musulmanak jopuntuan jarriko lirateke, birritan biktima bilakatuz eta burkinian gotortzera gonbidatuz. Gainera, “faxista”, “islamofobo” eta “diktadura” berbak aise erabiltzen dira eta, arrazoiz ala arrazoi ezaz jaulki arren, inork ez ditu entzun nahi. Neure ustez auzia ez da burkinia erlijio konkretu bati lotuta egotea; baizik eta burkiniak emakumearen duintasuna bete-betean urratzen duela, emakumea gizonen menpekoa bihurtzen baitu. Izan ere, emakumeek burkinia jantzi behar dute gizonok ez dezagun gogapen lizunik izan. Ez besterik.

Mundu musulmanean gertatu zen lehen ekintza feministan Huda Shaarawik jendaurrean beloa kentzea erabaki zuen. 1923an gertatu zen Egipton eta beloak emakumearen zapalkuntza islatzen zuelako egin zuen. Burua estaltzearen aurkako borrokak soka luzea du herri musulmanetan eta Europan, ustezko kultur aniztasuna dela-eta, beldur diogu burkini edo beloaren kontra publikoki agertzeari, “islamofoboak” edo “arrazistak” dei ez diezagutelakoan. Ohiturak ezin dira giza- eskubideen gainean jarri eta mugimendu feministak burkinia ez erabiltzearen aldeko borrokan liderra izan beharko luke. Gogoratu beharko lukete Huda Shaarawik egin zuena: beloa kendu zuen emakumeen zapalkuntza salatzeko. Europan ere bai.

.

PD: Argazkia Giorgio Montersinok egin du eta hemendik atera dut. Creative Commons lizentzapean dago eta hauexek dira dagozkien eskubideak.
Burkinia, kultur aniztasuna emakumea zapaltzeko aitzakia denean

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

38 pentsamendu “Burkinia, kultur aniztasuna emakumea zapaltzeko aitzakia denean”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2016-08-30 13:30

    Frantziako epaileak eta Nazio Batuen Erakundea jantzi hori debekatzearen kontra daude, kontrakoa zentzugabekaria hutsa litzateke.

  • Jada denok jakin beharko genuke sekta aurrerakoiak nola funtzionatzen duen eta zer nolako anabasa ideologikoa barneratzen duen.

    Adibidez:

    -Feministak direla diote baina etorkin musulmanak ekartzearen alde daude hauek erlijio patriarkala eta matxista dutenean.

    -LGTB mugimenduaren alde daude baina berriz ere kultur-aniztasunaren izenean homosexualak akatu nahi duten pertsonak ekarri nahi dute.

    -Euskal Herriaren eta euskararen bizirautea nahi dute baina euskal gizon eta emakumeen arteko gatazkak sortzen dituzte eta euskara bost axola zaien etorkinak ekarri nahi dituzte.

    -Adierazpen askatasunaren alde daudela diote baina norbaitek politika aurrerakoiak kritikatzen baditu “mozal lege” aurrerakoia ezartzen diote fatxa, arrazista, xenofobo, matxista eta bestelako irainak erabiliz.

    -Independentistak direla diote baina badirudi ETAren amaierarekin beste borroka batzuk aldarrikatzen dutela (feminismoa, LGTB, errefuxiatuak, presoak). Nik ez dakit CNIren lanaren kontua izango den baina hara, aldarrikapen hedonista hauen hedapenarekin lortu dute euskal independentismoa suntsitzea. (Bildutik Podemosera boto aldaketa eta independentismoaren aldeko inkesta %19a da, hamaika puntuko jaitsiera soilik 2 urtetan).

    • Peru Dulantz 2016-08-30 16:09

      Ja, ja.. zure manamenduak bitan laburtzen dira:

      – Moroak ekarri nahi dituzte.
      – Beraiek dira herri honen gaitz guztien errudun.

      Aaaameeeeennnn!!!

      • Hiltzen Hil 2016-08-30 16:55

        Ilargira apuntatzen du eta zuk hatza begiratu…. Moroak baino, moroak ekarri nahi dituzten horietaz ari da, alegia, azeria oilategian sartzearen alde egiten dutenak. Bilboko txoznetako mural zikin horietan ez zen apenas aberriaren eta euskararen aldeko aipurik egiten. Hori bai, “errefuxatuak ongi etorri” txoko guztietan ikus zitekeen. Nonbaitetik hori jartzeko agindu baliete bezala, izan ere, ez det uste sektore horietan iniziatiba propio gehiegi dagoenik.

        “Errefuxiatu” (imperialismo islamiarraren kintakolumna) horiekiko abegikotasun horretan bat egiten duzue ezkertiar marionetek euren etsai hipotetikoekin, hots, elite politiko-finantzieroekin:

        – Merkelek errefuxiatuak onartu nahi ez dituzten europar estatuak kritikatu zituen atzo bertan. (notizitan begiratu)

        – Juncker, errefuxatuen aferari buruz: “Europa no pertenece a los europeos sino a quienes quieren construir una nueva Europa”

        – Felipe González: «Europa necesita la inmigración árabe» http://www.abc.es/espana/20150902/abci-felipe-gonzalez-arabe-201509022124.html

        – Orbánek adierazi zuen errefuxiatuen kudeaketan parte hartzen duten milaka pertsonaz osaturiko ONGak George Soros finantzari judutarrak finantzatzen dituela bere diru-funtsa eta fundazio “filantropiko”en bitartez

        – “Lagarde señala los efectos positivos “a medio plazo” de los refugiados en la UE” (efe agentzia)

        – “Draghi sostiene que invertir en los refugiados garantiza una UE fuerte” (Publico)

        – “Aznar dice que Europa tiene que tener generosidad y una política migratoria” (Efe agentzia)

        etabar

        etabar

        etabar

        Hara, kuriosoa ez? Euskal eta europar harroputz, ezjakin eta axolagabe ezkertiarrek eta Kapital Internazionalaren ordezkariek bat egiten dute Islamiar inmigrazioa eta “errefuxiatuen” onarapen muga-gabean. Beste hitzetan, denek bat egiten dute Europar herrien suntsiketan. Galdera da: quid prodest?

      • Ez, mairuak ez dira gaitz guztien errudun, haiek bere “tribua” defendatzen dute eta zuen presioagatik sortutako laguntzei probetxu ateratzen diote, arazoa aurrerakoitasuna eta langile merkeak nahi dituzten boteretsuak dira. Eta hor dago sorosleaks-ren kontua adibidez eta nola milioidun horrek batez ere ezkerreko alderdiekin dituen harremanak. (Aurrerakoitasuna ez da soilik ezkerreko alderdietan ageri baina hauek dira honen defendatzaile sutsuak).

        Esaidazu beraz nola bateratuko dituzu feminismoa eta LGTBa islamarekin edo langileen eskubideak etorkin masa handi bat ekartzearekin, hain ezkertiarrak eta ez dakiziue jada Marx azaldu zuela hori zer zen: https://es.wikipedia.org/wiki/Ej%C3%A9rcito_industrial_de_reserva

        Aurrerakoitasuna botere globalisten morroia da.

        • Peru Dulantz 2016-08-31 07:30

          Ezin duzue ulertu batzuk GUZTION giza eskubideen alde gaudela? Bai LGTBen eskbideen alde, bai errefuxiatuen eskubideen alde, baita zuen eskubideen alde ere.

          • Eta zuk ez al dakizu ezin dela denaren alde egon? Ezaidazu behingoz nola bateratuko duzuen adibidez feminismoa eta islama edo euskal kulturaren mantentzea kultur-aniztasunarekin. Historia gehiago irakurri beharko zenukete munduan happyflowertasuna bideragarria ez dela jakiteko.

  • galdetzailea 2016-08-31 09:24

    Emakume bat burkiniz jantzita egotea “MAKRO-MATXISMOA” da??? Hori baino askoz larriagoak dira aurreko astean ikusitako irudiak, non Frantziako hondartza batean burkiniz jantzitako emakume bati lau polizia ARMATU joan zitzaizkion kasik biluzteko agintzera. Agindu hori, nola ez, laizismoaren, demokraziaren, feminismoaren eta errepublikanismoaren izenean. Nire galdera da, emakumeari burkinia inposatzen diona edo debekatzen diona al da faxistagoa, matxistagoa?

    • Arrasti on galdetzailea!

      “Emakume bat burkiniz jantzita egotea “MAKRO-MATXISMOA” da???”

      Benetan galdetzen didazu edo txantxetan zabiltza?

      “Nire galdera da, emakumeari burkinia inposatzen diona edo debekatzen diona al da faxistagoa, matxistagoa?”

      Estatu frantsesak emakumeen eskubideak bermatzen ditu oro har, emakumeari burkinia inposatzen dionak emakumeen eskubideak urratzen ditu, ordea.

      Ondo ibili

      • Peru Dulantz 2016-09-01 11:18

        Kalean, eta atari zabalean oro har, jantzi bat ezin da inposatu (ez da inposatu behar), eta are gutxiago debekatu.

        • Egun on Peru,

          Testuan hauxe diot: “Zaila da debekatzen eta ondorio latzak izan ditzake, gainera. Burkinia galaraziko balitz emakume musulmanak jopuntuan jarriko lirateke, birritan biktima bilakatuz eta burkinian gotortzera gonbidatuz.”

          Beraz, zurekin bat nator.

          Ondo ibili

          • Peru Dulantz 2016-09-01 12:13

            Pozten naiz; izan ere, horren aurretik eta ondoren idatzitakoak mezua dezente iluntzen zuen.

      • galdetzailea 2016-09-01 14:10

        Ez nabil txantxetan… Ez dakit hondartzako irudia ikusi zenuen, baina “estatu frantsesak” horrela defendatzen baditu emakumeen eskubideak (armatutako lau gizon hondartzan deskantsatzen ari den emakume batengana bidalita, nola jantzi behar den agintzeko), jai daukagu. Agian, hemendik aurrera lasai esan dezakegu estatu frantsesak euskal hiztunen eskubideak ere bermatzen dituela, ORO HAR.

        Eta ados nago burkinia inposatzen duenak emakumeen eskubideak urratzen dituela diozunean, baina horren kontrakoa ere (debekua) eskubide urratzailea da. Azken finean, emakume horrek ez dio inori kalterik egin burkinia jantzita.

        • Arrasti on Peru:

          Zergatik diozu iluntzen dela?

          Arrasti on Galdetzaile:

          Estatu frantsesak emakumeen eskubideak legez babesten ditu. Nik dakidala, legez ez dago sexu diskriminaziorik. Beste kontu bat da burkiniaren aferan hanka sartu duten ala ez. Horretan ados gaude, Frantziak ez du zuzen jokatu.

          Bukatzeko, oker ez banago emakumeek ilea estali behar dute gizonok ez dezagun gogapen lizunik izan. Hori ez bada emakumearentzat kaltegarria…

          Ondo ibili!

          • Peru Dulantz 2016-09-02 08:28

            Komatxo artean jarri duzun esaldiaren aurretik eta atzetik idatzi duzunagatik: “Hainbatek kultur aniztasuna argudiatuz emakumeek burkinia libre janztea defenditzen dute. Europan arazo handia dugu debekuarekin.” (..) “Gainera, “faxista”, “islamofobo” eta “diktadura” berbak aise erabiltzen dira eta, arrazoiz ala arrazoi ezaz jaulki arren, inork ez ditu entzun nahi”.

  • “Burkinia janztera emakumeak behartu” esalditik zerk ematen digu atentzioa? Nola irakurtzen dugu esaldia?

    “BURKINIA janztera emakumeak behartu” ala “Burkinia janztera EMAKUMEAK BEHARTU”

    “Burkinia janztera EMAKUMEAK BEHARTU” ikusten duenak erraz identifika dezake “Burkinia kentzera EMAKUMEAK BEHARTU” esaldian kezka sortzen duen elementu bera.
    Gure artean, denok ez bada gehienak izango gara Burkinia gustuko ez dugunak. Baino guk gustuko ez izateak ez du esan nahi, libreki janzten den kasuan, hori egitea zilegia ez denik.

    Burkinia eramaten EZ UZTEAREN kanpainan elementu xenofoboak daude argi eta garbi. Gainerakoan, emakumeak janztera behartzen ditugun beste erropa guztiak ere debekatu beharko genituzke.

  • Takoiek emakumeei kalte fisikoak eragiten dizkiete. Askotan behartuta (lanpostua lortzeko, sozialki…) janzten dituzte:
    http://www.bbc.com/mundo/noticias/2015/06/150603_salud_tacones_peligros_pies_il

    • Egun on Mikel,

      Testuan diot: “Egia da hondartza, igerileku eta herri nudistetan egon ezean, emakumeak titiak estali behar dituela, —gizonok ere bai esango nuke— baina egia da ere emakumeak prakak, gona, zapia edo zapi barik, takoiak, oinetako zapalak eta hamaika konbinazio jantz ditzakeela.”

      Gizarte honetan hautu hori dago. Emakume batek ez badu takoirik jantzi nahi ez du inork behartzen. Burkiniarekin berdin. Hori bai, gauza bat berezi beharko zenuke: uniformea eta janzkera informala. Zuk aipatutako adibideetan uniforme baten parte dira takoiak eta uniforme-eremutik kanpo emakumeak takoiak ken ditzake. Beloarekin berdin gertatzen da? Ezetz esango nuke, beraz konparazioa ez da balekoa.

      Ondo ibili

      • Peru Dulantz 2016-09-02 15:17

        Nire ustez, Jon, errazegi esaten duzu gizarte honetan ez dela inor behartzen modu jakin batean jaztera eta emakume musulmanak bainujantzi hori jaztera behartzen dituztela. Ez dut uste guztiz egia direnik ez bata ez bestea.

        • Egun on,

          Gizarte honetan, oro har, askatasuna dago edozelan janzteko. Adibideak jartzen ditut testuan, esanez lanerako takoiak janzten dituen andreak lanetik kanpo ken ditzakeela (berdin-berdin gizonak trajearekin), baina etxean beloa janzten duen andrak lanean ken lezake? Kasuan kasuko kontua litzateke baina hemen ez da bakarrik borondate kontua; baizik eta ahalmen kontua ere bai.

          Ondo ibili

  • Hiltzen Hil 2016-09-02 12:16

    Beloaren eztabaida kezko kortina bat da. Arazoa islamaren zabalkundea da, kasu honetan. Islama ez da bake-erlijio bat, gerra-doktrina bat baizik, eta bere ugaltzea europan arazo oso larriak ekarriko ditu etorkizun hurbilean, denon kalterako eta putaseme gutxi batzuen interesetarako

    Beloa debekatzea tontakeria bat da, hemen egin behar dena: Saudi Arabiatikan edo Qatarretikan datozen iman wahabitak atxilotu eta kanporatu behar dira; eskola koraniko diren “erakunde kultural” eta mezkitei diru-laguntza publikoak moztu behar zaizkie; ez-musulmanei sarrera debekatzen diten mezkitak itxi eta eraitsi egin behar dira; komunitate musulmanetan eragina duten buruzagi eta lider erradikalizatuak atxilotu eta kanporatu behar dira; ekintza terrorista eta yihadistekin zerikusia duen jendea atxilotu eta kanporatu behar da; “errefuxatu” eta etorkin musulmanei sarrera debekatu behar zaie…

    Neurri hauen gogortasuna ez da ezer hemendik 20 urtetan europako herrietan izan dezakegun libanizazio edo balkanizazioarekin. Batzuetan besoa ebaki egin behar da haratustea gorputz osora ez igarotzeko

    • Zeharo ados zurekin. Benetako arazoa, islamaren zabaltzea da.
      Europak ez dauka, agian, defentsarik horrelako gaixotsunari aurre egiteko.
      Erlijioaz jantzita etorri baita inbasioa!. Azkenean definizioak beharrezkoak dira konponbideak aurkitzeko:
      ISLAMA EZ DA ERLIJIOA SOILIK, IDEOLOGIA TOTALITARIO BAT BAIZIK (ikusi Korana: gizarte osoak, bere legedia, ohiturak, etb. Koranaren esanetara egokitu behar dira nahi ta nahi ez). Horixe (gehi bere lehergailu demografikoa) egiten du hain arriskutsua.
      Europa Konturatzen danean IDEOLOGIA TOTALITARIO baten aurrean dagoela, agian orduan hasiko da neurrik hartzen (ez dago nazismoa debekatuta?).
      Hala ere ezkorra naiz, ikusi ta gero nola goazen aldapa behera gainbehera izugarrizko honetan.
      Urte beltzak datozte, batez ere gure herri ttiki zahar maite honentzat. Bainan ez da aski kexatzearekin, ezta ere partidu eta politikoen eskuetan gure ardurak ustearekin.
      NAZIO EUSKALDUNAk bizi behar badu etorkizunean, herriz herri antolatzen Joan behar gera jadanik, bestela berandu izango da.

  • Artikulu hau eta ondoren azaltzen diren iritziak irakurri ostean, erantzuteko obligazioa sentitu dut… lehenik eta behin, emakumea naizelako eta bigarrenik, Ekialde Hurbilean bizi naizelako duela bi urte eta erdi. Harritu nauten baieztapenak hartu eta horien gainean nire iritzia emango dut…
    1.- “Horregatik harritu nau burkiniaren aurrean egon den erantzun hotzak. Makro-matxismo bat delako”… nortzuk zarete zuek, gizonak, emakumeok janzten duguna epaitzeko? Nortzuk zarete zuek, gizonak, emakumeok jantzi dezakeguna erabakitzeko? Nortzuk zarete zuek, gizonak, emakume horiek edo beste edozeinek janzten dituzten arropak matxistak direla aldarrikatzeko? Utzi emakumeak pakean! Emakumeek hondartzan bikinia edo gorputza erakusten duen bainujantzi bat eraman behar dutela aldarrikatzea ez ote da matxismoa? Emakumea titiak erakusten joatea onartzea baina jantzita joatea debekatzea ez ote da matxismoa? Akaso askeagoa da bikinia janztea? Nork dio? Gure gizarte “aurrerakoi” eta “feministak”? Guk? Nork? Zein da neopreno baten eta burkini baten arteko desberdintasuna? Akaso ez dute biek gorputza estaltzen? Ai, ez, barkatu… arrazoia ondorengoa da:
    2.- “Izan ere, emakumeek burkinia jantzi behar dute gizonok ez dezagun gogapen lizunik izan. Ez besterik.”… txorakeri honi erantzuteko bizipen bat kontatuko dut… Behin, Bahrainera heldu berria nintzenean emakumeentzat soilik zen “pool party” batera gonbidatu ninduten… nik uste nuen, nire mendebaldeko pentsaerarekin, han emakumeak bikiniaz jantzita ikusiko nituela, hain zuzen ere, gogapen lizunik izan zezakeen gizonik ez zegoelako gure artean. Hura nire harridura ikusi nuenean hamar emakumetik, beste neska batek eta biok bakarrik jantzi genuela bikinia. Gorputza erakustea gauza kulturala da. Emakume hauek ez dute gorputza erakustea gustuko, ez dira eroso sentitzen. Eta azala beltzarana dutenez, ez dira eguzkitan jartzen, ez dute behar mendebaldeko emakumeok bezala, eder egoteko, edo hobeto esanda, gure gizarte “aurrerakoi” eta “feministak” inposatu digun edertasunaren kanona jarraitzeko.

    Honekin guztiarekin ez dut esan nahi zenbait kasutan arropa horien atzean inposaketa matxistarik ez dagoenik. Batzuetan egongo da, beste batzuetan ez. Askotan ahaztu egiten zaigu gu ere gizarte patriarkal eta matxista batean hezi eta bizi garela, eta emakume hauei jartzen dizkiegun debekuak euren duintsunaren aurka doazela; euren duintasun, askatasun eta inteligentziaren aurka, beraiek sentitzen, pentsatzen edo sinisten dutenari kasurik egin gabe, euren izenean eta feminismoaren izenean, behin eta berriro zapaltzen ditugulako.

    • Arrasti on Lide,

      Puntuka erantzungo dizut:

      1- Uste dut ez diozula gaiari ondo heldu, testuan bi ideia botatzen ditut: 1- teologoen arabera emakumeek ezin dutela ile mototsa erakutsi gizonok ez dezagun gozapen lizunik izan eta 2- hemen jendeak edozelan janzteko eskubidea duela eta ez nagoela ziur burkinia janzten duten emakume askok libre aukeratzen dutela. Neoprenoaren adibidea jartzen duzu, bale, baina neoprenoa janzten duen emakumeak bikinia jantz dezake hurrengo egunean, burkinia janzten duenak neoprenoa jantz dezake? Jakin nahiko nuke…

      2- Auzi honetan, gorputzak erakustea gauza kulturala da edo erlijioarekin zerikusia dauka? Hori da jakin nahiko nukeena nik, ze auzi kulturala balitz, ziur nago, Frantziarrak diren emakume musulmanek ez luketeela gorputza estaliko, azkenean, Frantzian hazi eta heziak dira.

      3- nik Europari buruz egin dut berba. Azken parrafoa idatzi dut esateko herrialde musulmanetan feministak beloa kentzen ari diren bitartean, hemen babesten ari direla.

      4- ni debekuaren kontra nago eta testuan zera esaten dut: “Burkinia galaraziko balitz emakume musulmanak jopuntuan jarriko lirateke, birritan biktima bilakatuz”

      5- Ez zait ahazten geure gizartea patriarkal eta matxista dela (lehen parrafoa irakurri, arren) eta nik ez diot inori esaten zelan jantzi. Neure ustez emakumeak jasaten duen makro-matxismori buruz idatzi dut artikulu hau. Gizona naizela-eta, balekoa ez bada, ba ederto.

      6- Sentimenduei buruz berba egitea alde biko ezpata da, oso joku arriskutsua. Esaterako, abortuaren alde gaudela esatean OPUSeko andraren bati min egin diezaiokegu eta geure arimen alde otoitz egiten has daiteke. Kontuan har dezazun.

      Ondo ibili

      PD: “Gorputza erakustea gauza kulturala da. Emakume hauek ez dute gorputza erakustea gustuko, ez dira eroso sentitzen.” Eta guk, aukera dezatela animatu beharrean, gorputza estaltzera animatuko diegu, ahaldun daitezen. Kontraesan itzela…

  • Eta feministek zer deritzote Donostian ireki den unibertsitate islamikoarekin? “Justicia y espiritualidad” mugimendu marokoarrak sortu du eta hauek Marokon sharia ezarri nahi dute.

    Ez dakit zer pentsatuko duten euskal aurrerakoiek shariak emakumeak edo homosexualak nola tratatzen duen kontuan izanda baina oraingoz ez dut talde aurrerakoi hauen manifarik ikusi

    Adibidez emakume bat bortxatua izatea emakumearen errua litzateke.

  • Gabon Jon,

    Neu ere puntuka erantzuten saiatuko naiz…

    1. Ziur zaude islamak emakumeek ile mototsa estali behar dutela esaten duela gizonek ez dezazuen gozapen lizunik izan? Nik ez dut Korana irakurri eta beraz ez naiz ausartzen baieztapen horren inguruko baloraziorik egiten, baina ez dut uste arrazoia hori denik. Duintasunarekin zerikusia duen gai bat dela esango nuke eta ez dakit Koranak horren inguruan zeozer esaten duen ala ez. Dena den, baieztatu dezakedana da, ezagutzen ditudan emakumezko musulmanen artean, zenbaitek beloa daramatela, beste zenbaitek bakarrik beso luzeko arropak daramatzatela, belorik gabe, eta askok ez dutela ez belorik ezta beso luzeko arroparik eramaten, ni bezala janzten direla, musulmanak izanda. Hortaz, pentsa dezaket haiek ere, erabakitzeko aukera dutela. Erabakitzeko aukera eta adimena. Beraz, gai honekin orokortzea oso arriskutsua iruditzen zait.

    Bestetik, gure gizartean erabakitzeko askatasuna dugula diozu, baina argi dago hori ez dela egia. Zergaitik debekatu dute beraz, burkinia? Non dago erabakitzeko askatasun hori?

    Eta, aipatu dudanez, nik ez dut inoiz esan burkinia daramaten emakume guztien atzean inposaketarik ez dagoenik. Batzutan, inposaketa egongo da, ados. Baina nola jakin? Eta nola gelditu hori, askatasun osoz eramatea erabakitzen duten emakumeak zapaldu gabe? Ez dut uste debekua bidea denik. Imagina ezazu gona laburra eraman beharrean, aita edo senarrak inposatuta fraka luzeak eramaten dituzten zenbait emakume dagoelako, fraka luzeak debekatzen direla. Horrek ez dauka zentzu handirik, ezta?

    2. Aipatu dizut, gorputza estaltzen ez duten hamaika emakume musulmanen kasua, beraz, uste dut, gauza kulturala dela, bai. Eta Frantzian jaio eta errotzeak ez dauka zerikusirik. Kultura, gure familiak eta inguruak ezartzen digu. Estatu Espainiarrean kultura desberdin asko dagoen bezala (eskerrak), Frantzian gauza bera gertatzen da. Frantzian eta mundu osoan. Uste duzu Bahrainen bizi diren nire lagun euskaldunen seme-alabak musulmanak direla? Ez horixe. Mendebaldeko familia euskaldun batean errotu direlako, Bahrainen edo Guatemalan bizi badira ere.

    3.- Nire ustez auzia ez da beloa babestea edo ez. Ezta burkinia debekatu edo baimentzea ere. Baizik eta horiek, funtsean direna bezala hartu: arropa hutsak. Eta kontuz, ez nago burka integralaz ari, hori beste gai bat baita, hori bai, emakumearen duintasunaren aurka doala uste dudalako. Baina beloa eta burkinia, ez dira akaso beste zenbait arroparen antzera, janzteko modu bi? Zergatik ez? Emakume musulmanek erabiltzen dituztelako? Nik ez dut jantziko, ez dudalako nahi, baina zergatik beste bati debekatu? Nire ustez, mendebaldeko gizarteek autokritika gutxi egiten dugu, inguratzen gaituen guztia gure ikuspuntu autoritariotik epaituz. Beti jotzen dugu gurea hoberena dela pentsatzera, eta badakit hori naturala dela. Baina ezin dezakegu emakume musulman guztien adimen eta sena gutxietsi.

    • Gabon
      Burkinuaren debekuaren aldeko eskaerak islamafobia ezjakin batetik datorrela uste dut,ez det uste horrelako ezer egingo zanik burkiniarenak estatu batuetako talde batetatik etorriko balitz, eta portzierto burkiniaz eskandalizaturiko iñori ez diot entzun orain arte monjen arropak hondartzetan debekatzearen alde egiten, zergatik?

    • Korana ez duzila irakurri diozu. Irakurri beharko zenuke, sin dudarik gabe, eta harrituko zinateke mugarik gabe. Islama ez da erlijio bat, gizartea kontrolatzeko kode bat baizik. Matxista ezin gehiagokoa, arrazista, arabiarra erran nahi baita, arabiar inperialista, xenofoboa, ezjakintasunaren hedatzailea, faxismoaren maila guztiak gailentzen dituena, Eta ezkerrak? urteak, mendeak hemengo kristautasunaren agintearen aurka borrokan, eta orain ekialdeko kaiku babu kirten bortitz horien alde? Utikan!

  • Bueno. Oso interesgarria dena.
    Ez dut Korana irakurri eta ez naiz gauza inolako lezioak emateko. Kostaldeko herri txiki batean bizi naiz. Beti izan dira musulmanak gurean, “marrokiak”. Horietako emakume askoren ohiturak aldatu egin dira. Duela urte batzuk, meskita oraindik herrian ez zegoenean, gu bezala janzten ziren. Orain ez dira kalera ateratzen belorik gabe. Konfidantzazko batzuekin hitzeginda, esan digute meskitak eta bertan entzundakoak eta bertatik zabaldutako presioak behartuta bueltatu direla belora.
    Uste dut garbi dagoela erabaki hori ez dutela propio hartzen, inguruak behartuta baizik.
    Noski, kristauen eta ateoen artean ere gertatzen da hori, bai erropekin edo beste kontuekin. Alegia, zaila dela inguruko presioetatik libre ibiltzea. Batzuetzat zailago besteentzat baino.
    Erlijioak ez du laguntzen, ez han eta ez hemen.

  • Ez nago erabat ados artikulua sinatzen duen pertsonarekin. Nire ustez, burkinia jazarpenaren barruan askatasuna da. Jazarpena jasotzen duen emakumeak bi aukera dauzka: burkinia ez jantzi eta uretan ez bainatu edo jantzi eta bainatu. Hau da, espazio publikotik aldendu edo horretan mantendu.

    Horregatik burkiniari buruz hitz eginez ez da ezer lortzen. Arazo bat baldin badago, arazoaren jatorrira jo behar da, hau da, emakume batek bere gorputza erakustea galerazten dion arauari.

    Beste hitz batzutan, ezin duzu burkinia debekatu eta emakume hori inposatzen zaien arropak ez debekatu, berdina bait dira.

    Baina kontua honakoa da. Gizon euskaldun batek ez duela zer esanik horren iguruan. Kritika feminista inposizio hori jasaten duten emakumeetatik atera behar da.

    • Egun on Star

      Guztiz ados zurekin. Ezin hobeto azaldu duzu neure iritzia: “mugimendu feministak burkinia ez erabiltzearen aldeko borrokan liderra izan beharko luke” diot testuan.

      Ondo ibili

  • Egun on Libe,

    1- Burkiniari buruzko inforazioa bhemendikatera dut. Hor azaltzen dute jantzi honen jatorria, wahabismoa, petrolioa saltzen digutenen doktrina. Debekuaren gainean testuan argi diot debekuaren kontra nagoela eta emakumeak nahi duena jantz dezakeela.

    2- Nik uste dut erlijioak eragina daukala, ez dela kulturala, ze, zuk diozun lez, inguruak garrantzia handia du eta eskolak, telebistak, internetek, whatsappek, koadrilak eta abar eragina dute. Nik imajinatzen dut musulman gehienak Frantzian integratuta daudela, hots, besteekin nahasten direla baina beste adibide bat jarriko dizut, gurutzea eskegita daramaten gizon-emakumeek erlijioagatik eroaten dute, ez kulturagatik. Ez da ona, ez txarra, baina hala da.

    3- Niretzat burkinia ez da arropa huts bat, gaur zentzu erlijiosoa daukalako, gurutzea edo kipah edergai hutsak ez diren bezala. Bakoitzak bere zentzua du eta jendeak oraindik horregatik janzten ditu. Bukatzeko, gizarte hobean edo txarragoan bizi garela esatea nahiko subjetiboa da eta hemen autokritika egin behar da (lehen parrafoan argi esaten dut). Hori bai, Europan emakumeek oinarrizko eskubideak bermatuta dituztela esatea ez da astokeri bat, eta zentzu askotan aintzindariak izan garela ere ez. Ez dakit zergatik ez dugun onartzen.

    Ondo ibili

    PD: Kuriositatez, Bahreinen gaur lehen baino gehiago janzten da beloa? Gutxiago? Bilakaeraren berri duzu?

    Eskerrik asko!

  • Oso ona Jon. Freskagarria da euskaldun bati ideia eta argudio zentzudunak irakurtzea gai hauen inguruan.
    Mugimendu feministak aspaldi egin zion uko benetako arazoaak konpontzeari. Zergatik? Iruzkinetan ikusi daiteke: disonantzia kognitiboa. Alde batetik, hezkuntza edo lan munduan ematen diren genero ezberdintasun guztiak gaztetatik jasotako hezkuntza patriarkalaren ondorio dira feministentzat. Dogma ukaezina.
    Bestetik, etorkinen arazoak (edo munduko edozein herrialde pobretako biztanleenak) mendebaldeko heteropatriarkatuak sortzen ditu, betidanik, betirako.
    Benetako kultura matxista duten herrialdeetatik heldutako immigrazioa feminismoaren kriptonita da. Bi dogma ukaezinen arteko talka.
    Iritziak errealitatera moldatu ordez, nahiago dute fantasiazko errealitate paralelo batean bizitzea, euren artean mikromatxismoak, mansplainerrak eta beste hainbat mozolokeria serioski eztabaidatzen.

  • Nik aurreriritzi kolonialak eta matxistak antzematen ditut artikuluan.

    Kolonialak idazleari bereziki deigarri eta salagarri egiten zaizkion makromatxismoak beste kultura (ustez gurea baino garapen gutxiagoko) batekoak direlako. Hain zuzen ere, beste kultura horretan antzematen duen matxismo handiagoa da gure zibilizazioaren gehiagotasunaren frogarik onena. (Nire ustez ez da kasualitatea kuñatu arrazista andana bat agertu izana artikuluaren komentarioetan, mairuen zibilizaziorik eza salatzeko aprobetxatuz)

    Baliteke burkinia makro-matxismo bat izatea, baina gurean horrelako pilo bat daude: depilazioa, takoidun zapatak, bikinia bera… Izan ere, harrokeria (koloniala) iruditzen zait ez ikustea emakumezkoen janzkera eta gorputz eitea (tira, gizonezkoona ere bai) matxismoak ezarria dela hemen eta Kalkutan. Harrokeria (koloniala) iruditzen zait ez ikustea bikiniarekin dagoen emakume euskaldun hori ere makromatxismo handia jasaten ari dela. Autoreak galdetu behar dio bere buruari zergatik hemengo neskato lodi askok ez duten hondartza zapaldu ere egiten.

    Gure kulturaren makromatxismoak gorputza erakusten uzten die emakumeei (egia esan, hondartzan badaude, gorputza erakustera behartzen ditu), baina trukean lodi egotea, besteak beste, galarazten die. Eta lotsari aurre egin ezinik, zelulitisa duten neska gazte (eta ez hain gazte) askok nahiago dute hondartzara ez joan. Bi testuinguru kulturalen artean matxistagoa nor den neurtzea tontakeria (etnozentrikoa) den arren, aukeran nik nahiagoko nuke presio matxista nire arroparen gainean jasotzea eta ez nire gorputzaren gainean. Musulmanak balira, baliteke neskato lodi horiek arazorik gabe joatea hondartzara, burkinia poz-pozik jantzita.

    Niri ez zait burkinia gustatzen, baina horren aurrean egin dezakedan gauza bakarra nik ez janztea da. Izan ere, bestelako bainujantziak ere ez zaizkit gustatzen, baina ez diot inori nudismoa inposatuko, gorputzaren atal batzuk ezkutatzea elizaren irakaspen patriakalari dagokiola ondo baino hobeto dakidan arren. Era berean, ez nuke onartuko emakumeei debekatzea takoidun zapatak erabiltzea, depilatzea edo betiereko dieta egitea. Ez nituzke beren gorputzez lotsatuta dauden neskatoak hondartzara joatera behartuko, daukaten konplexua matxismoak ezarria dela dakidan arren. Bakoitzak aukeratuko du matxismoari noiz eta nola erantzun.

    Horrez gain, aurreiritzi matxistak ere antzematen ditut artikuluan (zer esanik ez, musulmanak ez erasotzeagatik feministen aurka agertu diren komentarista legioan), Libek esana duen moduan (eskerrak agertu zarela, Libe) eztabaida hauek beti kokatzen direlako emakumeen gorputzen gainean. Izan ere, makromatxismoek ez diete bakarrik emakume musulmanei eragiten, ez diete bakarrik emakume zuriei eragiten, gizon zurioi ere bai. Sakonki gainera. Makromatxismoak identifikatu eta salatu nahi baditu, artikulugileak bere buruarengan eragin izugarria daukan edo behintzat inoiz izan duen makromatxismo erraldoi bati heldu ahalko liokeen lehenbizi: alegia, gizonezko heterosexualen ipurdi anputazioa. Zeren bai, komentarioetako kuñatu asko eskandalizatuko zaizkidan arren, gure ipurdia sexualki ez erabiltzea matxismoak ezarri duen ixilpeko inposizio bat da. Zergatik emakume gehienek gozatzen dute beren ipurdiaz sexuan, gizonezko gehienok giltzapean itxita (eta beldurrez) mantentzen dugun bitartean? Gizonezkoon ipurdian plazeraren sekretu asko gordetzen dira, baina geuk normalean ukitu ere ez dugu egiten (eta galera handiagoa da hori, burkiniarenarekin alderatuz). Eta arrazoia guregan jasaten (eta eragiten) dugun presio patriarkala besterik ez da; eliza kristauaren eragina, hain zuzen. Bada, artikuluak darabilen logika orokorrari eutsita, zilegi litzateke beren ipurdiak erabiltzen ez dituzten gizonezkoak ipurdiak erabiltzera behartzera?

    Demagun Sodoma existitzen dela gaur egun, ipurdiaren erabilera sexuala ohitura hedatua duen herrialdea, eta nik bertara emigratzen dudala. Aduanan funtzionario gris batek dildo bat ematen dit erabilpen instrukzioekin batera, eta zera esan: “Aizu, gurean integratu nahi baduzu, has zaitezte tramankulu hau erabiltzen. Gizonen eskubideak oso garrantzitsuak dira-eta guretzat.” Hori gertatuko balitz, zertaz hitz egin beharko lukete hemengo feministek, ipurdiaren anputazioaz eta bere oinarri patriarkalez ala pertsona baten gaineko gorputzean ezarri nahi den inposizio kulturalaz?

    Mendebaldeko kulturan txertatuta dauden feminista askok ikasi dute (dugu), zorionez, nahikoa lan dutela (dugula) geure kulturari dagozkion matxismoak salatzearekin. Zentzuzkoagoa dela beste testuinguru kulturaletakoen salaketa -batez ere bien artean jauzi koloniala badago- bertako feministen esku uztea. Besteak beste, hobeto ezagutzen dutelako asuntoa. Hain zuzen ere, feminista musulmanek irakatsi digute hori. Borroka feminista (inongo borroka, egia esan) ezin da Europatik mundura esportatu, geuk ezin diegu emakume musulmanei esan zer egin behar duten feministak izateko. Beraiek jakingo dute zeintzuk diren beren testuinguruan dauden lehentasunak; agian burkinia ez da bat.

    Burkiniaren aferari dagokionez, onartezina iruditzen zait fokua burkiniaren oinarri matxistan jartzea, azken asteetako gertakarietan hori baino zapalkuntza askoz serioagoak egon baitira. Autoreari iruditzen zaio kultur aniztasuna baliatzen dela emakumeak zapaltzeko; bada nik uste dut ustezko feminismo bat baliatzen dela (batzuetan homofobiaren kontrako diskurtsoa izaten da) pentsamendu arrazista-koloniala sostengatzeko. Izan ere, Frantziako burkinien afera ez da sortu emakumeen eskubideak defendatzeko, are gutxiago emakume musulmanenak babesteko. Herrialde faxista horretan musulmanen kontrako arrazakeria izugarri bat sortu da eta instituzioetara heldu, musulman guztiak yihadismoaren errudun bihurtuta. Argi eta garbi esana dute gainera, frantsesen haserrea arintzeko direla musulmanen kontrako legeak. Zigor moduan, egundoko jazarpena abiatu dute musulman guztien kontra (hauxe ezaguna egin beharko litzaiguke euskaldunoi) eta eraso horretan emakumeen gorputza, berriz ere, guda zelaia bihurtu da, eta feminismoa, berriz ere, aitzakia. Burka, burkini, hijab… hiztegi zabala daukagu emakume musulmanen janzkeraz hitz egiteko, baina norbaitek daki nola deitzen diren gizon musulmanen arropa tradizionalak? Hori ez omen da eztabaidagai. Gizon musulman bat mahuka eta praka luzez Frantziako hondartza batean paratzen bada, polizia etorriko zaio eranztera behartzeko?

  • Nik uste dut gauza hauetarako ez dugula zergatik hainbesteko terminologia ideologikorik erabili behar. Gizalege pixka bat aski dela azken batean arazoa ikusi ahal izateko.
    Emakumeak mendebaldean depilatu eta takoi altuak eramaten ditu horrela nahi duelako, ez inork behartzen duelako.

    60garrengo hamarkadan askapen seksuala gertatu zen mendebaldean, horrek esan nahi zuen, emakumeak bere harreman seksualak aukeratzeko eskubidea zuela eta bere gorputzaz gozatzeko ere. Emakumea ondartzen bere gorputza exhibitzera behartua dagoela esatea niretzat gehiegikeri bat da. Orain dela ez hainbeste urte nire herrian titiak agertzeko eskubidea eztabaida gaia zen. Inork ez du inor behartzen titiak agerian uztea ala tapatzea.

    Nire ustez argi dago herrialde musulmanetan emakumearen egoera zibila aski okerrago dagoela. Errealitate hau aipatzea ez da neokolonialismoa, errealitate bat baizik. Gogoan dut Fuengirolako Imanak nola liburu bat atera zuen emakumea jotzeko orduan bere gorputzean markarik ez uzteko. Emakumea jipoitzea gauza naturala da herrialde musulman askoetan, pedagogia deitzen diote horri bertako musulman harrek.

    Arazoa ez da burkinia bai ala ez baizik eta zenbateraino familiak ala aldekoek behartzen duten emakume musulmana zenbait ohitura hartzera.

    Azkenik, neokolonialismoaren aitzakiarekin hamaika tiranok bere boterea egin dute bere herriaren gainean, inperialismoa beti astintzeko panpina erabilita. Izan gaitezen errealistagoak, mendebaldean emakumearen eskubideak askozaz garatuagoak dira herrialde musulmanetan baino.

    • Argi ta garbi azaltzen duzu gaiaren funtsa Uxue.
      Kriston bueltak eman behar ditu aurreko iruzkina idatzten duenak, gai hau ulertzeko bere marko ideologikotik irten gabe. Galdetu beharko genuke, beharrezkoa al da? begibistan dagoena ikusteak neokolonialista homofobo bilakatzen al gaitu?
      Aski da, akabo indignazio faltsuaren tirano aspergarriak. Zuen garaia amaitu da.

  • Ni ere emakumea naiz. 32 urte dauzkat eta argi eta garbi esan nahi dut hemen (kalean zaila baita esatea ezarri duten inkisizioa dela eta) artikuluarekin ERABAT ADOS nagoela.

    Eta gehitu nahi dut Euskal Herri matriarkalean (bai, oraindik existitzen da eta )ez dudala Islama nahi.