“Breaking bad”-en ostean

"Breaking bad"-en osteanBi urte badira Breaking Bad gogoangarriaren errodajea amaitu zela, baina segur oraindik ere oroitzen zarela Walter Wite jaunaren ibilerez.

Izanak izan, bueltan da Bryan Cranston beste lan batekin: All the Way.

Seriea antzerki lan baten egokitzapena da, zeinetan Cransonek Johnson presidente iparramerikarraren pertsonaia jokatze duen. Robert Schenkkan gidoigileak idatzi eta zuzenduta, Estatu Batuetako 36. presidentea nola izan zen presaka izendatua kontatzen du, besteak beste, 1963an, John F. Kennedy hil eta geroko astinduan, jakina.

Lan honek Tony Award saria ekarri dio Cransoni, ikusi dutenek aitortzen dutenez, hainbestekoa baita Johnsonekiko identifikazioa bere papererako. Argazkia ikusita, ez al zaizu zeuri ere hala iruditzen?

Orduan egin zuen lana gustatu bazitzaizun, hau ere ez zenuke alferrik galdu behar. Hori bai, ez dakigu noiz ikusi ahal izango dugun hemen inguruko telebistaren baten pantailetan.

Ematen du boladan dabilela gure aktorea, izan ere Dalton Trumbo idazlearen biopic bat ere antzeztu berri du, Jay Roache-en gidaritzapean. Badakizu, maccartismoak mendean hartu nahi izan zuen idazle eta gidoilaren historia.

Ur askotako arraina, Bryan Carson maitea.

 

“Breaking bad”-en ostean

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.