Biblia eta Korana, azala eta mamia

Biblia eta Korana, azala eta mamia

Katixa Agirreri gaur irakurri diogun txioak, goiko honexek, akordura ekarri digu orain denbora dezente Herbehereetako bi gaztek egin zuten esperimentua.

.

Hemen duzue:

.

Biblia bati Koran baten azala jarrita Itun Zaharreko pasarte batzuk -emakumeaz mintzo direnak- irakurri arazi diete kalean aurkitu dituzten holandarrei, eta musulmanen liburu sakratutik ateratakoak zirela sinetsita, iritzia eskatu diete gero.Biblia eta Korana, azala eta mamia

“Azken aldian Islama susmopean dago, eta sarri kritikatua izan da erlijio bortitza delakoan” diote ikerketaren egile Alexander Spoor eta Sacha Harland-ek. The Holy Quran Experimen” deitu duten honetan, ordea, “eta Kristautasuna zer?” galdera izan dute abiapuntu, Biblia Koranez mozorrotu eta galderak egitera kalera irten baino lehen.

 

22 pentsamendu “Biblia eta Korana, azala eta mamia”-ri buruz

  • Gauza da zer nolako interpretazioa egiten den, gaur egun ezin da orain dela 2000 urte leku jakin batean indarrean zegoen legedia ezarri. Liburu sakratuak testuinguru jakin bat dute baina badirudi zenbait lekutan testuinguru hori gaurkotasunean ezarri nahi dutela, eta noski erlijio batzuk joera handiagoa dute hori egiteko, horra hor munduan gaur egun dagoen arazoetariko bat.

  • Nik Biblia, Qurana eta Torah-a irakurri ditut eta hiruek dituzte ezaugarri amankomun hauek:
    -Mitologia eta arau sozial zentzugabe eta primitiboz beteak
    -Herri desgraziatuek idatziak direnez, garaitzaileen aurkako mendeku zerutiar bat predikatzen dute
    -Pasarteren batean ala bestean, hiruek dituzte infidelak esterminatzeko eskaerak

    Hiruak noski judaismotik datoz, eta judaismoa oro har arau sistema espantsibo, praktiko eta etnozentriko bat zen. Egia esan hiru erligioek ez dute inolako misteriorik edo sakontasunik. Ez dago gehiegi interpretatzeko edo dialektikan aurrera egiteko. Bere unean pentsamendu apalek egindako idatziak dira eta gaur egun ez dute aparteko ekarpenik egiten. Ez dakit zer ari den ezkerra islamari keinuak eta berrinterpretazioak egiten.

  • Erabat ados zurekin, Jonan. Islamaren defentsa absurdo hauek hori dira, absurdoak, batez ere ezkerraren aldetik etorrita. Baina konplexuz jositako “ezkerra” daukagu, ez dakit zer pekatuz etengabe barkamena eskatzen ari dela dirudiena, gero eta erridikulo handiagoa egiten jende normalaren aurrean. Gero harritu egiten gara herritarrek eskubiari botua ematen diotelako…
    Begira, Katixa, ez daukazu Deuteronomioraino jo beharrik: gaur bertan zigortu dituzte bi urteko kartzelara bi kazetari turkiar, laikoak eta ezkertiarrak, hauek bai, Mahoma iraindu omen dutelako karikaturekin. Ea horien alde zer egiten duzun, zer tuit ingenioso idazten dituzun eta Turkiako enbaxadara bidaltzen.

  • Jonan, ez duzu aipatzen gauza bat oso xinplea, juduek eta kristauek ez dituzte Bibliaren aginduak lege bihurtu (juduek Babilonian exiliatuak izan zirenez geroztik ez dute lege erlijiosoa lege zibilarekin nahasten), hortaz Deuteronomioa ez da milaka urtetan aplikatu eta ezta pentsatu ere aplikatu behar denik. Korana delakoaren lege erlijiosoa, ordea, lege da zenbait herrialdeetan eta islamistek lege bihurtu nahi dute mundu osan zehar.

    • “Jonan, ez duzu aipatzen gauza bat oso xinplea, juduek eta kristauek ez dituzte Bibliaren aginduak lege bihurtu”

      Ez nago ados. Inola ere ez.

      • Ados egon ala ez, botere politikoa eta botere erlijiosoa bi gauza desberdina izan dira juduen eta kristauen artean. Juduen normatiba erlijiosoa, esan dizut, ez zen lege zibila Babiloniako exilioaz geroztik eta horregatik judu batzuk (fariseoek, adibidez) Moisesen legea betetzen zuten eta beste batzuk ez. Lege hori betetzea libre zen. Kristauen kasuan, batean enperadore erromarrak ziren eta bestea eliza, banaturik nahiz eta elkarloturik. Lege erlijiosoa eta lege zibila ez ziren gauza berdina.

        • Zu ados egon ala ez, ez nago ados. Kristautasuna eta judaismoa legedian egon dira. Erdi-aroko edozein Estatu europarren legediari egin so. Kristautasuna inposatu zen Estatuaren bidez. Sinesduna ez izateagatik erretzeraino. Erromako eliza, oraindik ere existitzen da eta erdi aro osoan Europako gainontzeko Estatuen politika zuzendu du irizpide erligiosoekin.

          Juduek ez dute per se Estaturik eduki orain arte. Baina beraien estatu-itxurako ghetto antolaketan polizia propioa dute eta beren erligioa inposatzen da. Israelen gorte erligiosoak daude, guztiek bete behar dituztenak.

          • Barkatu, Jonan, aspaldiko kontuez ari zara. Hori aspaldian bukatu zen kristau kulturako herrietan. Eta erlijioak legedian eragina izan arren, erlijioa eta magistrado zibilak bi gauza desberdin izan dira betidanik. Herrialde islamikoetan, estatua eta erlijioa gauza berdina dira, gaur egun ere. Erromako eliza ez du botere absolutorik eduki, beti egon da lehian, erdi-aroan, ernazimenduan eta orain ere. Oker zaude juduekin, juduek estatua eduki zuten Daviden garaian eta Makabeotarren garaian. Eta gaur egungo Israel laiko sozialistek fundatu zuten eta estatu laiko bat da. Arabia Saudi eta Iran baino laikoagoa. Inori ez diote eskurik moztutzen lapurtzeagatik, adibidez.

          • Noski aspaldiko kontuez ari naizela. Baina gaurkoez ere. Eta zuk esan duzu judu eta kristauek ez dutela halakorik egin. Egin dute eta egiten dute. Gaur egun Estatu islamikoen Estatu bortizkeria erligiosoa okerragoa dela esango nuke nik ere, baina konparazioak konparazio, erligio guztiak inposatzen dira gaur egun ere Estatuekin.

            Israel ez da Estatu laiko bat. Ezin erligiosoagoa da, gorte erligiosoak dituelako lehenik, eta praktikan erligioa inposatzen duelako. Kaikuren antzera, 0 km dela esateak ez du esan nahi egia denik. Ala bai, baina esate hutsak ez du egia egiten.

            Begira gaur egun Eurovision kutre batean ikurriña ezin erakutsi ahal izateagatik nola asaldatu diren kolono español guztiak. Euskal bandera laiko bat erakusteagatik erregionalista hauek asaldatuko ziren?

          • (Honekin gaurko spama amaitzen dut) Maroto bera ere ikurriña defendatzera irten da. Kristau eta erregionalista fundatu zen eta kristau eta erregionalista izaten jarraitzen du ikurriñak. Bandera errepublikar laiko bat behar dugu.

  • Horregatik dago itun berria, koranak aldiz itun zaharra bezelakoa izaten jarraitzen du eta aldatzeko asmorik gabe.Sharia legea (Saudi arabian, Iranen eta beste estatu musulmanetan dagoena) zabaltzen ari da islamarekin batera kontinente guztietan,Asian,Europako ekialdean, eta zer esanik ez ekialde erdian, Libia, Siria….lehen estatu LAIKOAK zirenak (zuek ainbeste defendatzen dezuen laikotasuna) orain estatu islamiarrak izateko bidean daude, islamiar SUNNIak, non legea erlijioa den bizitzako aspektu guztientzako.
    Hona datorzkigun islamiarrak, SUNNIAK dira, ekiarde hurbiletik hasi eta Afrika eta Europan islama zabaltzea dutenak amets, eta hala esaten dizute Donostian bertan inongo arazorik gabe.
    Aldiz badago talde txiki bat, islama utzi dutenak, ez dutelako gustuko, hauek islamak eboluzionatu egin behar duela diote baina 1.000 urtetako eboluzioa denbora gutxian egitea ia ezinezkoa dela, talde honek heriotza zigorra du gainean, edozein islamiarrek ezagutzen baditu Londresen bertan, kalean bertak akatuko ditu. Talde horretako ezagunetako bat Ayaan HIRSI ALI, anderea da.Honek gaurko islama EXPANSIONISTA ETA ZAPALTZAILEA dela dio eta helburu bakarra konkista duela. Ez da arritzekoa, Mahoma jauna pixka bat ezagutzen baduzue, Mahoma jaunak berak idatzi omen zuen korana hasieratik bukaerara, berak erabaki zuen bera zela jainkoaren profeta bakarra, armen bidez lehenagotik ere inposatzen ari zen lurralde batetan erlijioa sortzea are hobeto etorri zitzaion, inguruko tribu guztiak suntsitu eta akabatu zituen, bera asko aberastu zen eta bere tribua ere.Bere lehen emaztea, (emazte nagusia) emazteak 5 urte zituenean ezkondu omen zen berarekin, eta 9 urte zituenean oheratu berarekin.
    Mahomak, bere erlijioa eta posizioa inposatzeko edozein bere eskuz akabatzen, 90 urtetako emakume bat 2 gameluekin deskoartizatu, beste emakume poetisa bat eta bere umea ezpataz akabatu (argi dago emakumeekin arazo bat zuela).Hau dena horrela da jaunak, kristautasuna Kristo bezelako tipo baketsu eta dena barkatzen duen batetik interpretazio biolentoa egin daitekeen erlijioa bada, islama erlijio odoltsu eta barkamenean sinistu ordez zigorrean sinisten duen gerra erlijio bat izanik, batzuek interpretazio baketsua egin ahal izango dute. Baina kontutak eduki, koranak BAKEAZ hitzegiten duen bakoitzean, islamiarren arteko bakeaz ari dela.

    Dudarik gabe eboluzionatu egin behar du islamak gaurko egunetara egokitzeko, TESTAMENTU BERRI bat edo sortuaz, baina 1.000 urtetan eboluzionatu ez duen gauza batek, zenbat denbora beharko du? eta ze kostura.

    Soilik geitu nahiko nuke, harritzekoa iruditzen zaidala, beti laikotasunaren izenean hemen dagoen erlijioa erasotu dutenak, iada erlijio hau “zibilizatu ” denean, zer grina daukaten gaur islama defenditzeko. Eskolak laikoak izan behar omen zuten, udaletxeak, edozein espazio publiko….orain aldiz islamiarrekin liluratutak daude,auteskundeetako bozka bila edo.Non dago orain zuen laikotasuna? Sinisten dutenekiko barreak eta txisteak? Jainkoarengan sinistea “atzeratu bat izatea” omen zen, mitoak………esan hori dena orain islamiarrei, haber.

  • Nik esan dizut kristau eta juduek ez dutela beren lege erlijiosoa lege zibila bihurtu eta gainera demostratu dizut. Erlijioak inposatu daitezke eta ideia politikoak ere. Zer izan dira naziak ala komunistak bestela? Tirania laikoak. Israel laikoek fundatu zuten eta estatu laikoa jarraitzen du izaten. Kristau ala musulmana bazara ez zara judu tribunal erlijioso batengatik juzkatua. Egia da, ikurriña sínbolo politiko-erlijiosoa da huts hutsik. Ze atzerakoiak izan gara euskaldunok zu bezalako modernoak etorri arte, Jonan.

    • Naziak ta komunistak parekatzea ez du ez hanka ta ez bururik,hau erranda, kristau erlijioak gaur egun duen indarra, erlijioa leku mordoetan inposatzeagatik dator, gaur egun, hemen Elizak milaka milioi euro jasotzen ditu gure patriketatik zergen bidez,milaka eraikinen IBI delakoa ez dute ordaintzen, beraien irakasleak denok ordaintzen ditugu baina beraiek kontrolatzen dituzte….

      Baina ez dute ezer ezarri ta ez dute ezer ezartzen ez mutil, demostratua zer?

      • Jone Berridi 2016-04-30 15:52

        “Naziak ta komunistak parekatzea ez du ez hanka ta ez bururik”

        Arrazoi duzu, Komunismoaren izenean milioika gizakume gehiago izan dira erahilak eta genozidatuak. Sobietar “Izu gorritik” hasita, kosakoen genozidioa, ukraniar “holodomor”a, txinatar “iraultza kulturala”, tibetar herriaren genozidioa, Khemer gorriek egindako exterminioa… zifretara mugatzen bagara, naziak santu batzuk izan ziren komunisten ondoan.

    • Bentazarrek esana: “Oker zaude juduekin, juduek estatua eduki zuten Daviden garaian eta Makabeotarren garaian”. Horretan ados; hebraiarrak Arabiako penintsulatik Canaan lurraldera iritsi eta mende batzuetara, hangoekin (canaandarrak eta beste etnia batzuk) borrokan nahiz elkarren artean nahasten aritu ondotik beren estatuak eraiki zituzten: Israel eta Judea.

      “Eta gaur egungo Israel laiko sozialistek fundatu zuten eta estatu laiko bat da. Arabia Saudi eta Iran baino laikoagoa. Inori ez diote eskurik moztutzen lapurtzeagatik, adibidez”.

      Hara, Israelgo estatu kolonial eta inperialista laikoek fundatu zuten, bai, baina orduko potentzia inperialisten (tartean ingeles, frantziar, yanki eta sobietar inperialistak) laguntzarekin, eta ‘sozialista’ etiketa, etiketa hutsa besterik ez zen, zeren eta zer-nolako sozialista da palestinar arabiarren lurrak ebatsi eta bertan bere ‘kibbutz’ kooperatibak, bestelako koloniak eta hiriak egokitzen/eraikitzen dituen pertsona edota mugimendu bat? Bestalde, sionista sozialistek ez zituzten beren sindikatuan (Histadruth) palestinar arabiarrak onartzen.

      Sionisten proiektua kolonizatzailea izateaz gain, arrazista izan da beti, izan eskuinekoa, izan zentrokoa izan ezkerrekoa. Estatuaren kontzepzioa erlijio juduan eta asmatutako ‘herri juduan’ oinarritzen da, beraz ez da demokratikoa, bigarren mailan jartzen baititu palestinar musulmanak eta kristauak (1948an okupatutako lurraldetakoak, hots, israeldar palestinarrak, nahiz 1967koak, hots, Gazako eta Zisjordaniako palestinarrak). Israeldar juduen artean ere, geroz eta indar eta presentzia haundiagoa dute erakunde nahiz mugimendu erlijioso juduek eta alderdi politiko-erlijiosoek, baita haien debekuek eta eraso fisikoek ere (palestinarren kontra, etorkin beltzen kontra, gai juduen kontra, ‘sabbath’ orduetan Jerusalemgo erdiguneko zenbait auzotatik autoz pasatzen direnen kontra…).

      Erlijioa gizartearen muinetaraino errotua eta inposatua dagoen adierazleetako bat zera da, juduen arteko ezkontza zibilik ez dagoela onartuta, Ziprera edo beste norabait jo behar izaten dute judu israeldarrek haien artean erlijiotik kanpoko ezkontza gauzatzeko, eta gero Israelen ezkontza horrek zilegitasun juridikoa izateko arazo franko izaten dituzte. Propagandista sionistek ‘Ekialde Hurbileko demokrazia bakarra’ deitzen dioten horretan galarazita daude ere juduen eta palestinarren arteko ezkontzak. Estatua eta erakunde erlijiosoak eskutik hartuta doaz zure ustezko Israel laiko horretan.

      “Arabia Saudi eta Iran baino laikoagoa. Inori ez diote eskurik moztutzen lapurtzeagatik, adibidez”. Herrialde haiek baino laikoxeago izango da Israel, bai, ez diote inori eskurik mozten ebasteagatik, baina aski da herritar palestinarra izatea susmagarri bihurtzeko eta armaz, aurreiritziz eta gorrotoz toperaino doazen soldadu, polizia edota kolonoen erasoak eta lapurretak (etxeak, baratzeak, lur sailak… ebasteko) jasateko. Hori bai, gero lurrean odolusten utzi duten palestinarra (berdin du umea, nerabea edo heldua) tiroz errematatu eta ondoan labain bat jarriko diote, erasotzailetzat agertarazi nahian, azkenaldian hainbat bideotan ikusi ahal izan dugunez. Herritar juduekin ez dute horrela jokatzen soldadu, polizia edota kolonoek.

      Laikotasunetik gutxi eta arrazakeriatik asko daukan gizarte gaixo baten ondorio dira sionista laikoen nahiz erlijiosoen eraso etengabe horiek, Palestinako lurren kolonizazio prozesu luze eta latz baten ondorioa, palestinarren aldetik erantzun armatu asimetrikoak eragin dituen gatazka politiko-militarrarena (palestinarrek ez dute estaturik, indar armaturik, tankerik, kanoirik, hegazkinik eta halakorik, ezta Mendebaldeko aliatu boteretsuen merkataritza akordio bereziak eta diru laguntza ia bukaezinik ere). Judu nazionalista europarrek sionismoa Ekialde Hurbilera esportatu zutenetik, palestinarren eta juduen artean sufrimendu haundia egon da eta oraindik dago (baina batez ere palestinarren artean), eta erlijioa ere arma gisa erabili izan dute (judu eta musulman askok, ez denek).

      Nolanahi ere, eta laikotasun kontuetara itzulita, laikotasuna berez ez da bermea, ez han ez hemen, giza eskubideak eta eskubide zibilak errespetarazteko, eta euskal herritarrok, mendetan erlijioaren zama jasan dugunok (orokorrean ari naiz) zerbait badakigu Frantziako estatu laikoaren menpean bizitzeak zer ekarri izan digun eta zer dakarkigun, laikotasunaren bandera maiz altxatzen duen botere jakobino/zentralista gure herriko izaera (kultura ez folklorizatua, euskara, euskal naziogintza, herrien egiturak…) baztertzen saiatzen eta izaera frantziar bateratu eta homogeneizatua ezartzen ari zaigulako.

      • Laikotasuna berez ez da bermea, hortik harago joan beharra dagoelako elkarren arteko errespetuan eta kontzientzia nahiz jokabide askatasunetan (inorena inposatu eta bortxatu gabe), alegia, laikotasunak bakarrik ez ditu gizartearen eta oro har sistema politikoaren arazoak konpontzen.

        Laikotasuna beharrezkoa da zeinahi erlijio eta sineskeria-sistema erakunde edo instituzio publikoetatik eta gizarte harreman publikoetatik (kaletik) bereizita edukitzeko, erlijioa soilik tenpluetan eta norberaren etxean edota norberaren baitan gera dadin.

  • Zer del-eta bereizketa hori, Katixa? Ez al dakizu kristautasuna, islama eta judaismoa “erlijio” berbera direla, eta “jainko” berbera dutela?

  • Gora Jaungoinkoa!

  • Hiltzen Hil 2016-09-06 09:40

    Islam-zaleek zortea dute, Donostian espainiako lehenengo unibertsitate islamikoa eraikiko baitute.

    http://www.elcorreo.com/bizkaia/sociedad/educacion/201609/05/euskadi-acogera-primera-universidad-20160905173402.html

    Ez al da hau gure herriaren kolonizazio kultural argi bat? Nortzuk dira honen erantzunleak? Ondo izan