Bi emakume, elkarrekin hitz egiten gizonez ez bestez

Bi emakume, elkarrekin hitz egiten gizonez ez bestez

Herenegun, Eraztunen Jauna, emakumeen hitzartzerik gabe” izeneko sarrera idatzi zuen Pakito Ganbelaik, eta beraz, ez duela Bechdel testa pasatzen gogorarazi zuen Twitter bidez, atzo, Galder Gonzalezek.

Baina zer da Bechdel testa? Klitto! atari feministan horretaz mintzatu dira Kalakan komunikazio parekideko Nerea eta Ilazki, “Kontsumitzen dugun eskaintza kulturala feminista al da?” izeneko sarreran.

Bi emakume, elkarrekin hitz egiten gizonez ez bestez

“Bechdel testaz jardungo gara gaurkoan. Ezaguna al duzue? Zer den ez dakizuenontzat, azalpen laburra egingo dizuegu bideoa [ingelesez] jarri aurretik: Bechdel testa filmetan, komikietan, antzezlanetan, etab. genero desberdintasunak neurtzeko erabiltzen den sistema da. 1985ean agertu zen lehenengoz, The rule izeneko tira komiko batean, Alison Bechdelen “Dykes to Watch Out For” komikian. Bertan agertzen den pertsonaia emakumezko batek dio berak ez dituela filmak ikusten ez badituzte ondoko baldintzak betetzen:

  • Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.
  • Pertsonaia horiek behin, gutxienez, elkarrekin hitz egiten dute.
  • Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek ere ez dute testa gainditzen).

Hiru arau “sinple” hauek alderantziz jarriz gero, ia film guztiek betetzen dute arau hori gizonak protagonistak direnean; aldiz, emakumezkoei ezarriz gero, lotsagarria da zenbatek ez duten testa gainditzen”.

Bi emakume, elkarrekin hitz egiten gizonez ez bestez