Beste mundu bat posible da

2015eko ikusiena ZUZEUnhttp://www.youtube.com/watch?v=nhZXNqiKJmI
2001ean bildu zen lehengo aldiz Munduko Foro Soziala Porto Alegren, Brasilen. Aurten, bestelako globalizazio bat posible dela erakusteko helburuarekin bildu dira bederatzigarren aldiz munduko mugimendu sozialetako kideak. Esperientziak elkartzearen eta hausnartzearen bitartez globalizazio solidarioago, demokratikoago eta bidezkoago bat eraikitzen aritu dira Belemen. Amazoniako sarbidea aukeratu dute topalekutzat gizarte garaikideek pairatzen dituzten arazoen adierazgarri izateagatik, hondamendi klimatikoa edo baliabide naturalen zentzugabeko esplotazioa bezalakoak.
100.000 kidetik gorako parte-hartzearekin, 2009ko Munduko Foro Sozialak berebiziko garrantzia izan du mundu osoko komunitate indigenetako hiru mila kidetik gora batu dituelako. Foro horretan parte hartu dutenen esperientziak eta beraien jatorrizko komunitateen egoera ezagutzeko Elkartasunaren Bideak bertara hurbildu da. Mundu osoko mugimenduen kideekin eta herrialde ezberdinetako ordezkariekin egon da: Palestinako Nekazarien Batasun Nazionala, Peruko Kultura Indigenen Zentroa, Brasilgo Lurrik Gabeko Landa Nekazarien Mugimendua, Kolonbiako Elikagaien Industriaren Sindikatu Nazionala eta Behatoki Soziala, Nikaraguako Nazio-Biltzarra, Hegoafrikako Abahllali baseMjondolo mugimendua, Via Campesina mugimendua, Parako Nekazarien Mugimendua, Haitiko Garapen Alternatibo baten aldeko Plataforma eta Mexikoko Elkartasunean Emakumeak Ekintzan mugimendua.
“Beste mundu horretan” dokumentala astearte honetan 22:30tik aurrera ETB3n emitituko dute.