Bahitzaileen aldeko biktimak

by Bixentro, Flickr
by Bixentro, Flickr

1973an Suediako hiriburuan talde bat banku batean lapurreta egiten saiatu zen. Saioak, ordea porrot egin zuen, poliziari ohartarazi baitzieten. Egoera haren aurrean bankuko langileak eta hainbat bezero egun batzuz bahitu egin zituzten lapurrek, negoziazioak hasten ziren bitartean. Espero ez bezala bahituek bahitzaileen alde egin zuten eta polizien erasoetatik babesten saiatu ziren. Biktima eta erasotzaileetako baten arteko maitasun istorioren bat ere sortu zela diote. Gertaera hark eman zion izena Stockholm sindromeari, bahitzailearekiko begikotasun, maitasun hark.

Adituen aburuz, jarrera hori defentsarako mekanismo bat da. Erasoari erantzuteko gaitasuna ez duen biktimak shock emozionala ekiditeko garatzen duen jarrea inkontzientea. Horixe gertatu zitzaion Natascha Kampush austriarrari ere. Zortzi urtez bahitu zuen gizonak ezin izan zuen biktimak ihes egin izana jasan eta bere buruaz beste egin zuen. Kampushek ez zuen mendekurik edo ezaxolagabetasunik erakutsi gertaeraren aurrean, baizik eta negar egin zuen. Finean, nola hala maite edo apreziatzen baitzuen bahitzailea.

Kasurik ezagunena, zalantzarik gabe Patricia Hearstena izan zen. William Randolph Hearst, EEBBtako komunikabideen mangatearen biloba zen. 19 urterekin Symbionese Liberation Army izeneko talde ultraezkertiarrak bahitu zuen. Haren trukean atxilotuta zeuden taldeko bi kide askatzeko eskatu zuten baina ez zuten baiezkorik jaso. Hori horrela kaliforniar behartsu bakoitzari janaria banatzeko eskatu zioten familiari, 70 dolar pobreko. Patriciaren aitak berehala egin zuen emaria, baina ez bahitzaileek eskatutako adina. Patriciak berak, aitak hobeto egin zezakeela esan zuen eta laster taldean bat egin zuela jakinarazi zion familiari. Bahitzaileetako batekin maitemindu zen antza. Eta baita haren idealekin ere, laster SLA-rekin batera bankuak lapurtzen harrapatu baitzuten.

http://www.youtube.com/watch?v=Ad6s0gUgiwc

Zapaltzailearekiko miresmena kasu askotan ematen da. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeek ere antzerako prozesua pairatzen dute askotan, etxeko Stokholm sindromea deitu izan zaio, hain zuzen ere. Salaketak ipini ondoren, kentzea, edota euren zapaltzaileekin bizitzen jarraitzea ez da beti beldurragatik egiten. Hainbat kasutan giro traumatiko batean bizitzeak biktimak erasotzailearekiko lotura itsu modukoa sortzea dakar.

Ulertzea zaila den arren, askotan apreziatzen dituzte biktimek euren erasotzaileak.

bahiketak, Stockholm sindromea

Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude