Bahiketak modan daude, Frantzian

creo que soy yo. flickr
creo que soy yo. flickr

Continental-en kasuan 1 200 langile dira lanetik haizatuak bat-batean, eta  aste honetan Compiègne hiriko su-prefeturan (Estadoaren administrazio ordezkaritza), egoera okertuko zitzailea jakin duten unean, ez dute jasan makil ukaldia eta eraikuntza publikoari sentiarazi diote. Ikusi hemen.

Ortzegun honetan (apirilak 23), beste ekintza indartsu bat burutu dute Continentaleko 1 200 langileek. Continental multinazionalaren akziodunen aurrera joateko tren bat bete dute, gurpil egile multzo gotorraren egoitza nagusia dagoen Hanovre alemaniako hirirantz.

“Multinazionaleko akziodunen aurrera gure duintasunaren defendiatzera goaz” zioten goizean langileek. “Langileok elkarturik akziodun lapurren aurka” zion lema batek.

Arte horretan frantses gobernuak hitzematen du dena egiten duela aterabide baten eta Frantziako Continental lantegiarentzat arra hartzaile baten aurkitzeko. Lehenagoko kasuetan gauza bera hitz eman zien beste langile kanporatu batzuri, bainan langabezia zuten izan aterabide gisa askok.

Arte horretan, frantses gobernuak dio langile bortitz multzo ttiki batzuen jokamoldeak onartezinak direla eta zigortu behar direla. Bitartean,  langile familia oso batzu dira nekezian sartuko kanporatze hauengatik. Urteetan enpresa berean lan egiten zuen langilea mokanes baten gisa kanpo jartzen dute egunetik biharamunera eta umilki onartu behar luke.

Suprefetura bat hausten dutelarik legea dute hausten, erran du François Fillon lehen ministro frantsesak, guk legea betearazi behar dugu gehitu du. Legeak Continentaleko buruzagiei errextasunak egin zizkien  Clairoix-ko enpresarentzat. Legeak errextasun berak uzten dizkie buruzagi berei, akziodunen probetxuak direla kausa, enpresak nahi dituzten bezala hesteko egun batetik bestera ! Eta hau ere ez da Frantziako berezitasun bat !

(Pascal Riché kazetariak, rue 89 albistarian eginiko artikulu batean oinarritu gara honetaz hitz egiteko).

Dantzari, antzerkilari eta berriemale. Iparraldekoa izaki, bertatik eta Frantziatik euskaldunontzat interesekoak izan daitezkeen albisteak eta gertakizunak argitaratzen ditu. Besteak beste.