Albiste bilakatu ez ziren albisteak

ODkz

Komunikazioaren aroan, geroz eta zailagoa behar luke izan gertakariak “desagerraraztea”. Baina zoritxarrez, gertatzen da. Badira, baita ere, isilarazten dituzten horiei ahotsa ematea helburu duten proiektu eta komunikabide independenteak.

Eta zenbaitek, urtero-urtero, kontatu ez dizkiguten gertakarien zerrendak argitaratzen dituzte. Edota eguneroko lanbide bilakatzen dute, ohiko komunikabideetan agertzen ez direnak zabaltzea. Larriena, ordea, ohiko komunikabideeta eta komunikabide alternatiboen bidez, jasotzen ez ditugunak dira. Horiek, desagertu egite baitira betiko. Baina badirela, edo izan zirela, behinik-behin gauza ziurra da.

Eduardo Galeano idazle uruguaiarrak halaxe adierazten zuen: “Ikusten ez dena ikusten saiatu behar da”. Noski hori, ematen digutena ikustea baino zailagoa da.

Publizitate, edo, alderdi politiko, edo bestelako interesen arabera lan egiten ez duten komunikabideetan egon daiteke gakoa. Egun, Interneten milaka dira euren burua “komunikabe independiente” gisa saltzen dutenak. Horiek ere gertutik jarraitu behar dira, benetan hala den edo ez jakiteko.

“Project Censored” ekimenak, ezkutuko albisteak argitara ateratzeko lan egiten duenak honako zerrenda oparoa eskaintzen du. Merezi du begirada bat botatzeak, baina azken finean, norberak bere zerrenda egin behar du. Egia, ez baita unibertsala.

Irudia | Zentsura | Ben Heine | Creative Commons By SA
komunikabideak, zentsura

Kazetaria

Zer duzu buruan “Albiste bilakatu ez ziren albisteak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude