Afrikako entretenimendu gunerik handiena garapenaren izenean

amazuluworld

http://www.youtube.com/view_play_list?p=C16BD8C1C2E3325C

kwaZuloko probintzia hegoafrikarra Ruwaad Holdings enpresaren proiektuentzako kokapena bihurtu da. Bere helburua entretenimendurako mundu mailako gune bar sortzea da. Goi-klaseari zuzendutako proiektuak aisia-eskaintza zabala barneratuko du: parke tematikoak, golf zelaiak, ikasketa zentroak, parke naturalak…

eMacambiniko biztanleen utzarazteak behar dituen proiektu masiboaren kontrako jarrera hartu dute bertakoen %98. Bertakoen ustez proiektuak ez du beraien egoera hobetu baizik eta kaskartuko du. Txiroak aberatsen desioen esku uzten ditu, beraien lurretan zerbitzari edo lorezain izatera kondenatuz.

Bitartean, Ruwaad Holdingsek nazioarteko inbertsoreak erakartzen ditu hegoafrikarren garapena sustatuko duela baieztatuz. Gainera, Dubaiko enpresaren arabera proiektuak ingurugiroa errespetatzen du. Bestalde, bertakoak batu dira eta beraien arbasoen lurrak defendatzeko prest daude.

Ruwaad Holdings, amaZulu World

AmaZulu World da Rwaad Holdings Dubaiko enpresak sortutako proiektu multibilioiduna. Proiektuaren arabera Thukela ibaiaren ertzean, kwaZuluko probintzian, amaZulu World hirigintza-konplexua eraikitzea espero da. 16.500 hektareako hedapenarekin amaZulu World izango da Afrikak inoiz ezagutu duen eraikuntza proiekturik handiena. Ruwaad Holdingsen arabera proiektuak zonaldea garatzea lortuko du, erakarriko dituen atzerriko inbertsioei esker.

Dubaiko holdingak baieztatzen du proiektua diseinatua izan dela zonaldean eta inguruan eragina gutxitzeko, bestalde, proiektua work-play-saty-live filosofia jarraituz sortu da. Horrekin guztiarekin, Dubaikoen arabera, bertako eta nazioarteko kontsumitzaileei zuzendutako entretenimendu integraleko ingurua sortzea da helburua.

Konplexuak jolas-parkeak, hotelak, resortak, spak, kirol hiriak, merkataritza-guneak, residentziak, golf zelaiak, zaldizko estatuak hipika zentroak, hezkuntza eta osasun zentroak eta parke naturalak, besteak beste. Instalazio horiek guztiak lotzeko lurrazpiko tren bat ere eraikiko dute.

Ruwaad Holdingsen arabera amaZulu proiektuaren helburua izatez afrikarra eta prestigioz nazioartekoa izatea da.

Zapalduak eta deserrotuak garapenaren izenean

amaZulu World proiektua eraikiko den gunean bizi direnek argi dute zer nolako garapena nahi duten:”kontsultatuak izan nahi gara; garapenean parte hartu nahi dugu; garapena herritarretik jaio behar da eta kanpotik inposatua”.

Egun, 16.500 hektaretako lur batzuetan bizi dira, hain zuzen ere, amaZulu proiektua eraikiko den lurretan. Helburua, Dubaikoena, 500 hektareetara mugatzea da. Baina, bertakoek ez dute hori onartuko: “hau gure arbasoen lurra da, bertan jaio eta bertan hil ziren. Badakigu gehiengoak ez duela lurrik, baina, guk baditugu eta norbaiti eman aurretik nahiago dugu heriotza”.

Rutas de Solidaridad emitirá este martes en ETB el documental ‘Shinotile’ donde nos acercará a la realidad que viven los habitantes de eMacambini, a partir de las 11:40 el sábado en ETB-1 y, el dmingo, en ETB-2 a partir de las 8:50.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude