AEBtako osasun sistemaren erreformaren gakoak (II)

cc tom_hoboken
cc tom_hoboken

Urtero urtero milioi bat estatubatuarrek behea jotzen dute, euren osasun gastuak direla eta. Osasun zorrak porrotera eramaten ditu hiritarrak.

Barack Obamak agintea eskuratu zuenetik harturiko neurri garrantzitsuena da, beraz, osasun sistemaren erreforma. Honakoak dira, besteak beste, AEBtako presidenteak agindutakoak.

– Estatubatuar guztientzat: “Nire plana estatubatuar guztiei zuzenduta dago”. Jada osasun aseguruak dituztenentzat eta ez dituztenentzat. “Lehenek, egun baino gutxiago ordaindu beharko dute eta bigarrenek asegurua izan ahalko dute”.

– Aurre baldintzarik gabea: “Aurre-baldintzak direla eta inor ez da baztertuko. Gaixotasun edota baldintza kronikoak dituztenak ere asegurua izateko aukera izango dute”.

– Oinarrizko osasun zerbitzu oro estaliko ditu aseguruak: “Prebentziozko zaintza, amatasuna, gaixotasun kronikoak edota buruko gaitzak kontuan hartuko ditu.

– Kalitate eta eraginkortasuna zainduko dituzte

– Asegurua ordaindu ezin dutenek diru laguntzak jasoko dituzte.

– Lana aldatzen dutenek aseguru bera mantendu ahal izango dute.

– Enpresa txikiek euren langileei osasun asegurua eskaini ahal izateko laguntzak emango dituzte.

– Farmazia industriako enpresa handiei mugak jarriko dizkiete.

– Osasun prebentzioa indartuko dute. Gaixotasunek aurrera egin ahala horiek sendatzea garestiagoa izan ohi da. Prebentzioa aurrezteko neurria izango da, beraz.

Ordezkarien ganberak igandean onartu zuen AEBtako presidentearen plana. Orain senatuan onartu beharko dute. Aste honetan hasiko dire eztabaidatzen. Negoziazioak luze joko dutela uste da, ordea, errepublikarrek eta hainbat demokrata kontserbadorek plana garestiegia dela uste baitute.

Ikusi beharko Obama agindutako guztiak betetzeko gai izango ote den.

Barack Obama, Osasun sistemaren erreforma

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude