Adin txikiko ala adindun?

 

by maybe logic
by maybe logic

Atxilotu eta espainiaratua izan bezain laster, Cabdiweli Cabdullahi Abdu Willyk adin txikikoa zela esan zuen. La Paz hospitalean, aldiz, 19 urte zituela uste izan zuten. Ondorioz atxilotu egin zuten. Auzitegi Nazionaleko hiru medikuk, aldiz, lepauztaila arretaz aztertu ondoren ustezko itsaslapurraren gutxieneko adina 17 urtekoa zela soilik esan ahal izan zuten.

Erradiografien bidez hezurduraren adina aztertu, hortzadurarena, baita ere. Baina milaka froga eginda ere, adin zehatza jakitea kasik ezinezkoa omen.

Froga bakoitzak adin tarte bat mugatzen du, edo gutxieneko adin bat. Hori horrela azterketa ezberdinen emaitzak uztartuz adin tartea txikitzen doa. Hortik, zehazki zein adinetakoa den jakin ahal izatera bada aldea.

Azken frogek Abdu Willy adinduna dela diote eta gaur, berriz ere epailearen aurrean agertu beharko du.

Batzuk, ordea, zalantza gutxi dituzte ustezko itsaslapurraren adinaren inguruan. Baita bere erruduntasunaren inguruan. Alfonso Ussía kazetari txit gorenaren aburuz, terrorista oro adinduna da. Eta beraz, kartzelara!

Zertarako ibili itzulinguruetan…