Netanyahu musean dabil

Benjamin Netanyahu

Obamak sentiberatasun berria erakutsi zuen Kairoko hitzaldian. Itxaropena bederen piztu da Ekialde Hurbileko jendearen artean. Baina ez dirudi bakeak hogeita hamaika dituenik eskutik, ez behintzat Netayahuren hordagoak ikusita.

Esan du prest dagoela Estatu palestinarra onartzeko, baldin eta desmilitarizatua bada. Esan du Israel onartu behar dela judutarren estatutzat. Esan du Jerusalem ez dutela erdibituko. Esan du Zisjordaniako finkatzeak ez dituela geraraziko. Esan du balizko estatu palestinar horrek, debekatuak behar dituela harremanak Iranekin. Esan du Israelek kontrolatu behar duela Palestinako zerua. Esan du Hamasen gainetik jarri behar duela Agintaritza palestinarrak…

Hordagoa jo du handira, txikira, pareetara eta jokora. Denak nahi ditu beretzat, seguru asko gobernuko bazkide dituen ultraortodoxoak kontsolatze aldera.

Kartak horrela banatuta, ez da harritzekoa palestinarrak mahaian ez eseritzea, Mahmud Abbas-ek erantzun dion bezala. Irain bat dela, hori bakebidea dela esatea ere.

Netanyahuk badaki forma eman behar diola zerbaiti, Obamak eta Europak estututa, baina buztin guztia beretzat hartuta, ez dirudi besteentzat uzten duenik lekurik.

Israel, Netanyahu, Palestina

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude