5 pertsona erailak Pakistanen AEBen misil bidezko erasoz

MzI3MQ==

Doga Madakhels eskualdean, auto bati misila bota dio AEBtako armadako hegazkin ez tripulatu batek Geo kateak aditzera eman duenez. Iparraldeko Waziristan talibanek eta Al Qaedak “kontrolatutako gunea delako” dago bertan maniobratzen armada amerikarra. 

Barack Obama Etxe Zurira iritsi zenetik Afganistanen eta Pakistanen arteko mugan hegazkin espiek eraso andana burutu dute, hau da horietako beste bat. Obamaren txanponak badirudi bi aurpegi dituela; Iraketik armada kendu eta herria miserian utzi bitartean, Afganistan inguruak bonbardatzen ari da. Iparraldeko Waziristanen behintzat nabaritu dute Obamaren “politika bakezalea”.

AEBtako eta Pakistaneko iturri ofizialek jakin arazi dute, horrelako ekintzak egiteko “elkarlanean” ari direla. Yes we can!

Irudia | Misila | martintoy | Creative Commons By SA

Bandorik gabeko gerrak ditut maite