Zinemaldiko azkenak

Goizean

Zapi berdeen agerpena alde batera utzirik, eta zinemara jarrita, Hana Makhmalbafen Ruzhaye sabz / Green Days filmeak, Iranekiko izan ditzakegun sinpatia eta antipatiak gora-behera, merezi du arreta. 1988an jaio zen zuzendari gazte honek, Ava izeneko pertsonaia aurkezten digu. Ava lur jota dago, eta Irango egoera aldatu ezean, ez da zuzenduko.

12:00etan, Victoria Eugenian.

Arratsaldean

Truman Capoteren Odol hotzean liburu mitikoan oinarritutako Richard Brooksen bertsioa da In cold blood. Perry Smith eta Dick Hickockek, gartzelan Clutter sendiaren etxeko diruen berri izango dute, eta libre geratzean hara joango dira hura lapurtzera. Izutu ondoren, modu krudelean hilko dituzte. Egiazko kasu batean kazetaritza kronika bat da Capoteren liburua.

16:30etan, Principe 3n, euskarazko azpitituluekin.

Gauean

Beti interesgarria den Olivier Assayasen Clean ikusteko azken aukera izango da gauean. Bere onenak aspaldi eman eta gainbeheran dagoen bikote baten diagnosia egiten du zinemari frantsesak honoko filmean. Bekatua eta errendentzioa ikusiko ditugu Zinemaldiaren amaiera emateko.

22:30etan, Principe 6n.

PS: Gogoratu, egunean zehar, batek daki zergatik saritu dituzten filmak berriz pantailan ikusteko aukera izango dela. Inoiz gutxitan asmatzen du festibalek honek sariekin, baina tira.

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude