Zinemaldian gaur ez galtzekoak

Goizean

Le temps qui reste eta Swimming Pool filmak zuzendu zituen François Ozonen azken lana ikusteko aukera izango da gaur Sail Ofizialean. Le Refuge izena du Donostiako Zinemaldian aurkeztuko duen pelikulak. Oso ibilbide gorabeheratsua izan duen arren, zuzendari oso pertsonala da.

12:00etan, Kursaal 1ean.

Arratsaldean

Frantzian jarraituz, Zinemaldi honetako sail interesgarrieneko film bat proposatuko dizuegu. Les Chansons d´amour Christophe Honoréren lan bat da, eta Frantziako Zinema berriari eskainitako Kontrauhina sailean topatuko duzue. Pelikulak amodio hiruko baten historia kontatzen du kantuen bidez.

16:00etan, Principe 3n.

Sail berean jarraituz, Frantziako zinema berriaren laburmetraiak ikusteko aukera eskainiko da gaur. Proposamen labur eta ausartak gustatzen bazaizkizu, hau da zure aukera.

20:00etan, Principe 10en.

Gauean

Aurtengo ekitaldian zer-esan handiena piztu duen filmetako bat: Nobuhiro Suwa eta Hippolyte Girardotek zuzendutako Yuki and Nina. Yukik eta Ninak, lehenaren gurasoak banandu ostean, elkarrekin egoteko modu bat bilatu nahiko dute, eta etxetik ihes eginik basora joango dira. Zabaltegi saileko perla horietakoa da.

23:00etan, Principe 7n

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude