Zinemaldia amaitu aurretik

Goizean

ZuZeuko erredakzioan ikusmin gehien piztu zuen filma, Zinemaldiaren hasera-haseratik, Isaki Lacuestaren Los condenados izan zen. Aurretiaz Cravan vs Cravan eta La leyenda de tiempon zuzendari lanak egindakoak, Argentinan burkide izan zituztenen bila hasten diren bi lagunen istorioa dakarkigu.

09:00etan, Kursaal 1ean.

Arratsaldean

Fermin Muguruzaren proposamena batetik, eta Tom DiCillorena bestetik. Checkpoint rock eta When you´re strange: a film about The Doors. Palestinako musikariak eta errealitatea batean, eta The Doors talde mitikoaren birpasa bestean. Orainaldia batean eta iragana bestean. Bi proposamen, biak ezberdinak.

Checkpoint rock: 17:00etan, Principe 10n.

When you´re strange: a film about The Doors: 16:30etan, Principe 7n.

Euskal zinemak ere bere agerpena egin du izar espainiarren Donostiako Zinemaldi honetan. Anjel Lertxundiren liburuan oinarrituta, Jabier Elortegik Zorion Perfektua estreinatuko du gaur arratsaldean. Anne Igartiburu protagonista duelarik, hamabost urterekin ikusi zuen atentatu batek emakume bati eragiten dion adierazi ezina ikusiko dugu pantailan.

19:00etan, Kursaal 2n.

Gauean

Festibalaren azken aurreko eguna denez, gainerako egunetan pasa diren hainbat filmen azken emanaldiak eskainiko dira. Horien artean, aipagarri, hauek:

Paria, 22:30etan, Principe 6n.

Un homme, un vrai; 22:30etan, Antiguo Berri 8n.

La mujer sin piano, 23:00etan, Victoria Eugenian.

London river, 23:00etan, Principe 9n.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.