Zuekin… Zinema Uneak! Jaio da Euskara eta Zinemaren topagunea

Zinema Uneak! Jaio da Euskara eta Zinemaren topagunea

Zinema Uneak! Jaio da Euskara eta Zinemaren topagunea

 

Urtz taldeak bere abesti batean (Maiatzak 10) esaten zuen bezala: Heldu da garaia, herriak kanta dezala! Bai, hemen gaude!

JAIO DA ZINEMA UNEAK!

Jaio da Euskara eta Zinemaren topagunea!

 

Euskara eta Zinema zalea bazara, hau duzu zure tokia. Hemen aurkitu bai duzu zinema eta telesail arrakastatsuenen inguruko informazio guztia: albisteak, kritikak, erreportajeak, fitxa teknikoak, trailerrak, eta abar. Ez da informaziorik faltako, ez dugu ezer kontatu gabe utzi nahi.

Gaur estreinatzen da ZinemaUneak.eus webgunea, eta jaiotze arrakastatsu bat lortzeko edukiz beteta heltzen da. Star Wars unibertsoko azken pelikularekin batera jaiotzen gara eta horregatik Rogue One filmaren inguruko informazio guztia HEMEN aurkituko duzu. Baita asteburu honetan, eta hurrengoetan, estreinatzen diren beste ekoizpenen ingurukoak ere.

Orduan, zer falta zaigu? Zu falta zara. Zu irakurle maitea. Proiektu hau zuk gozatzeko sortu da eta zu zara ahalegin ikaragarri honen helburua.

Espero dugu zure gustukoa izatea, eta barkatu lehen egun hauetan aurkitu ditzakezun akatsak. Ziur egon pixkanaka pixkanaka denak konpontzen eta txukuntzen joan garela. Zinema Uneak ez da gaur amaitzen, orain hasten benetako ekimena: eguneroko informazioa zure esku jartzea, EUSKARAZ. Horretan jarraituko dugu lanean egunero.

www.zinemauneak.eus

Zinema Uneak! Jaio da Euskara eta Zinemaren topagunea

Zinema Uneak! Jaio da Euskara eta Zinemaren topagunea

www.zinemauneak.eus/zuekin-zinema-uneak-jaio-da-euskara-eta-zinemaren-topagunea

Zinema Uneak! Jaio da Euskara eta Zinemaren topagunea

euskara, topagunea, zinema, Zinema Uneak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude