Zinema euskaraz: Printze Txikia pantaila handian

Zinema euskaraz: Printze Txikia pantaila handian

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, Printze Txikia” filma zinema aretoetara iritsi zen atzo, euskaraz.

Filmak neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa dakar. Neskatxa helduen munduan bizi dadin prestatzen du amak, eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia du auzokoa. Pilotuak bere lagun berriari aparteko mundu bat erakutsiko dio; Antoine de Saint-Exupéryren “Printze Txikia”-ri esker berak aspaldi ezagutu zuen unibertsoa.

Emozioz betetako bidaia magikoa, haurtzarora itzuliko duena, egingo du neskatxak;  giza harremanak garrantzitsuak direla ulertzera eramango duena. Bihotzak ongiaren bidea erakusten duela konprenituko du, izan ere, begien bidez ikusezina bilakatzen da funtsezkoa dena.

Zinema Euskaraz programak, balio zinematografikoak sustatu eta aisialdian euskararen erabilera bultzatuko duen film sorta herritarren eskura jartzea du helburu.

Printze Txikia” aurten diruz laguntzen den hamargarren filma da, eta honako aretoetan dago ikusgai: Bilbon (Multicines eta Alhondiga), Getxon (Zinemak), Durangon (Zugaza), Barakaldon (Yelmo Megapark), Gasteizen (Yelmo Boulevard eta Florida), Iruñean (La Morea), Donostian (Principe), eta Errenterian (Niessen).

.

Zinema euskaraz: Printze Txikia pantaila handian

filmak, haurren zinema, Printze Txikia, zinea, Zinema euskaraz, zineuskadi
Zineuskadi

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

5 pentsamendu “Zinema euskaraz: Printze Txikia pantaila handian”-ri buruz

  • Kanibalismoa genero kokoiterano nago.
    Jatorrizko protagonista mutiko bat bada edo gizon bat printze tzikia bezala ezin duzu emakume bat jarri.

    Emakume bat neska edo amona batek istorio berri bat sortaraziko zuen aberastasuna ekartzen dituzten, primerako hasita out istorio berri batekin batera istorio bat egin nahi baduzu.
    Baina istorio bat hartu eta protagonista genero aldatzeko bakarrik gaitzespena eragiten du

    • Tarttalo, nik ingelesezko bertsioa ikusi nuen duela hilabete batzuk eta ez dakit zertaz ari zaren. Printze txikiak printze txikia izaten jarraitzen du pelikulan. Kontua da zuzenean liburuko abenturak kontatu beharrean beste modu batera jorratzen dutela liburua eta horretarako beste trama bat sortzen dute. Eta nire iritziz oso ondo egindako pelikula bat da.

  • Galdera bat momentu hontan zein aretoetan dago pelikula? Goian aipatutakoez gain beste nonbaiten eman behar dute?
    Eskerrik asko

  • Joserra Lopez 2017-01-03 19:21

    Gabon
    Jakin nahi nuke pelikula erosteko modurik baden. Ez dut inon aurkitu
    Mila esker
    Joserra

  • Joserra Lopez 2017-01-03 19:22

    Gabon.
    Jakin nahi nuke ea pelikula erosterik baden. Ez dut inon topatu.
    Mila esker
    Joserra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude