Zinema Euskaraz: Igelen erresuma

Zinema Euskaraz: Igelen erresuma

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, “Igelen Erresuma” zinema aretoetara iritsiko da gaur, apirilak 7.

Vixok aurkeztutako Nelson Shinen ekoizpenak igelen erresumara eramango gaitu.

“Igelen Erregeak Igelolinpiar Jokoen garailea bere alabarekin ezkonduko dela iragarri ostean, Printzesak ihes egitea erabakiko du. Plebeioz jantzita, ihesaldian Metxa saltzaile ibiltaria ezagutuko du, eta haren laguntzaz Olinpiar Jokoak prestatzen hasiko da. Bere asmoa Jokoak irabazi eta aitaren plana zapuztea da.

Bien bitartean suge gaiztoa, Begibakar Kapitainaren laguntzarekin, Igelolinpiar Jokoak bertan behera uzteko eta erresuma bereganatzeko plana abian jarriko du. Mecha eta Printzesa suge gaiztoaren asmoa ezagutu eta erresuma babesten ahaleginduko dira”.

.

Zinema aretoak

 

Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bosgarren pelikula da honakoa, eta maiatzaren 5ean izango da hurrengoaren estreinaldia, “Ardiak eta otsoak”.

Zinema Euskaraz: Igelen erresumaHauexek dira “Igelen erresuma” proiektatuko duten zinema aretoak:

  • Bilboko Multietan
  • Zornotza aretoan
  • Getxo Zinemetan
  • Portugaleteko Dock-en
  • Gasteizko Floridan
  • Errenteriako Niessen-en
  • Donostiako Antiguo Berrin

.

Bilboko Fides Norte eta Ordiziako Herri Antzokia zinema aretoetan, hurrenez hurren apirilaren 16an eta 23an botako dute.

Zinema Euskaraz: Igelen erresuma

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta FundaciĆ³n Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Zer duzu buruan “Zinema Euskaraz: Igelen erresuma”-ri buruz

  • Euskaraz Bizkaian eta Gipuzkoan bakarrik estreinatu da, Berriako karteleraren arabera.