Zer saltzen diguten, zer erosten dugun, auto batean

Iragarki hau. Koherentea, inteligentea eta elegantea, aldi berean. Iragarkiaren dimentsioak biderkatzen dituena, produktua ere erakutsiz.

Azken urtetan, paperezko medio batean ikusi eta gehien gustatu zaidan iragarkia da, goian aipaturiko arrazoiez gain, plastikoki ederra delako jokoa eta poesia duelako.

bmw_envy_uppslag

*

Zer erosten dugu auto bat erosten dugunean? BMWren iragarkiaren arabera: status sozial bat. Berdin du autoak zenbat balio duen, berdin du zenbat kostatu zaizun, zure auzoek eta lagunek izan nahiko dute zure antzeko bat

Autoak estimazio soziala ematen du, ergo, inbidia = Denek nahi dute/dugu BMW bat.

*

Serie horri jarraipena eman dio orain, autoaren beste balore bat indartuz.

bmw-x5-horses

*

Zer erosten duzu BMWa erostean? Indarra, ahala, potentzia, askatasuna (?)= boterea.

*

Kanpainaren bi urratsak Jung Von Matt etxe suediarrarena dira.

*

Korrespondentzian jasoa (Arcadiren estilora):

BMWren iragarkia imajinatzen al duk slogan honekin? “Irrintzi bat entzun da!”.

(Jatorrizkoa nire blogean)

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria