Zer egin asteburuan?

a) Triku festa: Azpeitian hasi zena Azkoitiko Mataderora eraman dute agintariekin hainbat arazo izan eta gero. Egitarau erakargarriarekin jarraitzen dute ordea. Jaialdiaren 9. ekitaldi honetan, Zu, Nisei, Mursego eta Kira Kira taldeen konzertuak dira aipatzekoak.

Gaur eta bihar, Azkoitiako Mataderoan.

b) Gure artea: 2008. urtean saritutako Asier Mendizabal, Xabier Salaberria, Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkumen lanak lanak paratu ditu Miren Jaiok komisariaturiko erakusketak. Hiru lan ezberdinetan Euskal Herrian egiten den artearen korronte berrienen errepasoa egin daiteke.

Gasteizko Artiumen, urtarrilaren 10era arte.

c) Billy Budd. Ez dugu opera inoiz gomendatu tarte honetan. Benjamin Brittenen lan honekin salbuespena egingo du baina. Vere kapitainaren pentsamenduekin galdu nahi ez duenak, galdu ezinezko aukera du gaur Bilboko Euskaldunan. Herman Melvillen lan batean oinarritua, XVIII. mendeko itsasontzi britainiar batean gertaturikoa biziko duzu.

Gaur, Bilboko Euskalduna aretoan, 20:00etan.

d) Meditazio kosmografikoak. Aurelia Arkotxa idazleak, bere “Septentrio” eta “Fragmentuak” liburuetako zenbait pasarte irakurriko ditu Biarritzeko Mediatekan, Jean Aured akordeoilariak hitzak eta paisaiak bilakarazten dituelarik.

Bihar, 16:00etan, Biarritzeko Mediatekan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude