Zer egin asteburuan?

a) Plan bizigarri bat nahi baduzu lan-asteko tentsioak askatzeko, Donostian duzu aukera. Donostikluba jaialdian larunbat gaua, eta bertan, hemengo eta hango liluratzen jarraitzen duten Delorean taldea ikusi ahalko duzu 01:15etatik aurrera.

Donostiako Gasteszenan, 23:00etatik aurrera, Estereotypo, The Requesters eta Stero MCs Dj set ere arituko dira.

Sarrera 18 euro.

b) Xalbador egunak ospatuko dira gaur eta bihar Urepelen. Hainbat ekitaldiren artean aipagarri, gaur lagun arteko afaria, Erramun Martikorena eta Xendarineko ahizpen kantuek alaiturik, eta bihar arratsez bertso saioa, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Xebastian Lizaso eta Amets Arzallusekin, gai jartzen Joxe Mari Iriondo arituko delarik.

c) Gasteizen XXXIV. Nazioarteko antzerki jaialdia hasiko da. Eta hasiera emateko, Tim Robbinsek zuzendutako 1984 obra emango da. Hainbesteko zeresana piztu duen obra hau Principal Antzokian eskainiko da.

Gaur 20:30etan, ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.

d) Iruñeako Zinema jaialdiko azken eguna da gaurkoa. Nafarroan egindako laburmetraiak eta lan sarituak ikusteko aukera izango da Iturramako Civivoxen, hainbat emanalditan.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.