Xabier Artolaren “Argi-itzalen neurria” liburua kalean da

Argi-itzalen_neurria1

Xabier Artola idazleak giza harremanak lantzen dituen liburua idatzi du “Argi-itzalen neurria” izenburupean. Hamarkada batean idatzitako narrazioak biltzen ditu eleberriak.

Euskal Herria geltoki eta Paris helmuga duen Marrakexeko urketari gaztearen bidaia iniziatikoa; politikak eta gerrak elkarrengandik bereizi eta urrundu zituen anaia bikien tragedia; garai bateko amets iraultzaileak udan etxean umezurtz bat hartuz konpentsatzen dituen familia; maite duen horri zenbateraino hurbildu, noiz urrundu, dabilenaren zalantzak…

Istorio hauek samurretik adina dute gordinetik; idazkera zehatz eta dotoreak ez du galarazten poesiazko ukitua: argazkigintzan bezala, argi-itzalen neurketa doia behar da, eszenaren kontrastearekin asmatzeko. Eraberean, emozioei bere puntuan eutsiz, intentsitatea eta indarra transmititzen dizkigu Xabier Artolak bere lehenengo liburu honetan.

 

Hitz hauekin aurkeztu du Xabier Artolak “Argi-itzalen neurria” lana: