Uztailak 2-4: Jazzber 09, Bermeoko XII. nazioarteko jazzaldia

Jazzber 09
Jazzber 09

Bermeoko XII. Nazioarteko Jazzaldiak, beste batez, goi mailako jazz musika entzuteko aukera emango digu. Oraingo honetan, Getxoko Jazzaldiko lehiaketan sarituak izan diren Tobias Meinhart Quartet (Suitza), Points (Txekiar Errepublika) eta Biotone (Polonia) izango dira Jazzber 09ko talde gonbidatuak. Citric hirukote donostiarrak, berriz, amaiera emango dio jaialdiari jam session batekin.

Jazzber 09 jazzaldiaren aurrerapen bezala, gaur bertan, ekainak 26, ostirala, Bermeoko Jizz Jazz taldeak kontzertua eskainiko du Izaro Irish Pub tabernan, 20:30etan. Hainbat musikari gonbidatuk ere parte hartuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

Egitaraua:

Uztailak 2, osteguna:
TOBIAS MEINHART QUARTET (Suitza)
Non: Bermeoko Kafe Antzokian, 20:30etan.

Uztailak 3, ostirala:
POINTS (Txekiar Errepublika)
Non: Bermeoko Kafe Antzokian, 20:30etan.

Uztailak 4, larunbata:
BIOTONE (Polonia)
Non: Bermeoko Kafe Antzokian, 20:30etan.

Uztailak 4, larunbata:
JAM SESSION by CITRIC (Donostia)
Non: Izaro Irish Pub, 22:30etan.