Urrian galdu behar ez zenituzkeen kontzertuak

building-a-blogging-audience
Ikasturte berriaren hasieran ezingo dituzu kontzertu guztiak ikusi. Aukeratu egin beharko duzu, asko baitira aukerak eta asko egun berean, Euskal Herriko txokoetan. Musikazale amorratuena ere aseko du urriko musika eskaintzak. Gehiago ere izanen dira, baina hona hemen galdu ezin dituzun kontzertuen gure zerrendatxoa.

Urriaren 4an

Egia K.E. aretoan (Donostia):

Wilhelm and the Dancing Animals iruñearrak datoz, haiek bakar-bakarrik grabatu, ekoiztu, interpretatu, diseinatu eta argitaratu duten “The Forests Have No Names” diskoa aurkeztera. Haiekin batera, kontzertu maratonianoa osatzeko, Miss Caffeina pop talde madrildarra, Wild HoneyDoble Pletina, CoheteKokoshca eta Don the Tiger


Urriaren 5ean

Egia K.E. aretoan (Donostia):

THE WHIP Manchesterreko taldea dator, bere pop dantzagarriarekin, bartzelonako MENDETZ taldearekin eta DEPTFORD GOTH erresuma batuarrekin batera.

Bilboko Kafe Antzokian:

AUDIENCE Gernikako kutsu amerikarreko taldeak Bidehuts kolektiboarekin argitaratu ‘Mistress Games’ proiektuaren barne, ‘Big affair’ aurkeztera datoz.  Haien aurretik MIKEL URAKEN bakarlariak joko du.


Audience “When I Rule the World” Mistress Games (Bidehuts, 2013) from Berde Produkzioak on Vimeo.

Urriaren 10ean

Bilbo Kafe Antzokian:

BIDE ERTZEAN talde tolosarrak ’77’ diskoa aurkeztuko du hirukote bihurtuta. Ubeda anaiek Karlos Aranzegirekin batera grabatu duten lanak betiko goxotasuna du, baina, doinu elektriukoagoak sartu dituzte hainbat abestitan. Non hobe Kafe Antzokian baino, haien musikaz gozatzeko?



Urriaren 11ean

Imanol Larzabal Aretoa:

NAPOKA IRIA irikak aire garbiz beteta dator Arnasten ikasteko berriz lan berriarekin. Oraingoan estudiotik pasatu dira diskoak behar zuen denbora eta dedikazioa eskaini ahal izateko.


Urriaren 12an

Victoria Eugenia Club aretoa:

LOU TOPET laukote zarauztarrak Garaten grabaturiko ‘Esnatu dira’ lehen lana aurkeztuko du, MOBYDICK bakarlariaren laguntzarekin. Folk doinu gazigozoen belada ederra izango da, Victoria Eugenia Clubak ematen duen giro jaso eta hurbilean.

Lou Topet & The 31st Crew from debolex films on Vimeo.

Bilbo Kafe Antzokian:

‘PRINCE’ PHILLIP MITCHELL handiaz gozatu ahal izango dugu, Europan joko duen kontzertu bakarrean. Soul doinu klasikoak eta R&B vintagea ahots fin batez ehunduta. Izugarria.


Urriaren 18an

Imanol Larzabal Aretoa:

AINARA LEGARDON bakarlari bilbotarrak bere folk rock doinuez beteko du Imanol Larzabal Aretoa. Autogestión musical izeneko ikastaroa eskainiko du Ainara LeGardonek Lugaritzen urriaren 19an eta 20an. Bertan izena ematen dutenek, kontzertua doan izango dute.


Urriaren 25ean

Iruñeko Movie Aretoan

BERRI TXARRAK, Gorka Urbizuk zuzendutako Lekunberriko taldeak, biraren amaieraren hasiera betean, Iruñean joko du. Movie Aretoan. Aukera aparta duda izpirik gabe, Iker Tubia zuzeulariak gogoratu bezala.


Urriaren 26an

Bilbo Kafe Antzokian:

!!! (Chk Chk Chk) taldea ikusteko aukera izango dugu, bai Donostiako Jazzaldian ikusi zutenek (errepikatzeko), baita (oraindik gogo gehiagoz) Jazzaldiko emanaldia galdu zutenek. Izen arrarodun Sacramentoko (Kalifornia) drum’n’bass talde honek kalitatezko musika dantzagarria egiten du, izerdia botatzekoa, ez geldi egotekoa. Kafe Antzokiko planak itzela dirudi.

Urriaren 31an

Egia K.E. aretoan (Donostia):

Disko berriarekin dator SUTAGAR. Hori dela eta, aurkezpen birari ekingo dio taldeak 2013ko urritik aurrera. 25 urte betetzen dituzte aurten eta inoiz baino indartsuago datoz, 25 urte oholtzan pasatzeak ematen duen esperientziarekin.



Kontzerturen bat proposatu nahi bazenu zerrendarako, iruzkinetan gehitu!

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

14 pentsamendu “Urrian galdu behar ez zenituzkeen kontzertuak”-ri buruz

  • urriaren 25ean Berri Txarrak Iruñeko Movie musika klubean.

  • Eskerrik asko Iker!! Oraintxe jarriko dugu!

  • Aipatu dituzuen taldeetako batzuk eta askoz gehiago (Retribution Gospel Choir handiak, The Suicide of Western Culture, Triangulo de Amor Bizarro edo John Berkhout beste batzuen artean) Beasaingo JAZPANA! Fest Jaialdian! (Urriak 25 eta 26) Hau ere ez duk ba plan makala urriarako… Nik uste ez zenuketela galdu beharko jeje Ah! DEBALDE gainera! Inork eskaintzen du gehiago? 😉

  • Belarmiñak, The Romantikos, Xabier Zeberio eta Pello Ramirez, Xabi San Sebastian, Igelaren Banda, Unsain anaiak, Laket, Itziarren semeak, Vendetta, Skakeitan, Wainot, Anger, Dolce Tangana, DJ Bull, Barrua Truk, Zesuma, Desordutan, Humus, Hesian, Gatibu, Insania Crew, Manent, La jodedera, Gari eta Gose, besteak beste: URRIAREN 6an Tolosan. Kilometroak 13.

  • Eta hori gutxi balitz, Bi elektrotxaranga, Mulanbo, 7 txaranga “ohiko”, txistulariak, trikitilariak, erraldoiak, buruhandiak, gaiteroak, musika bandak eta HARRIGARRIENA: Pirritx, Porrotx, Bonberenea, Txirri, Mirri, Txiribiton, Poxpolo eta konpainia!!!

  • Bai ondo irakurri duzue: Txirri, Mirri, Txiribiton eta Pirritx eta Porrotx egitarau berean, oraingoan ere Poxpolo eta abarren anparoan. Uriaren 6an Tolosan.

  • Urriaren 5ean, Iruñea Kantuan Baluarten. Juantxo Zeberio (piano), Txema Garces (Konponketak eta baxua), Hasier Oleaga (perkusioa), Francisco Herrero (bibolina), Ángel Unzu (kitarra), Iñaki Dieguez (Konponketak eta akordeoia), Xabier Euzkitze, Amaia Zubiría, Maite Itoiz eta John Kelly (Elfenthal), Jaione Olazabal, Alberto Zunzarren, Laura Latienda eta Pantxoa Carrere.
    Urriaren 11, Triangulo de Amor Bizarro Ozone aretoan.
    Urriaren 13, North Mississipi Allstars Totem aretoan.
    Guztiak Iruñean.

    • Barkatu, erratu naiz. Triangulo de Amor Bizarroren kontzertua urriaren 18an izango da 11n izan ordez

  • Iñaki Larrañaga 2013-10-02 18:24

    Urriaren 31n Gasteizen UdazkenFest: Soziedad Alkoholika, Gatillazo, Ze esatek!…

  • “The Forests Have No Names” Wilhelm and the Dancing Animals taldearen lehen lana izan zen (2011) nik dakidala, eta azkena iaz kaleratu zuten… esan oker banago

    • Arrazoia duzu, beraien azkeneko lana “The War of Species” du izena.

  • Anestesia talde zarauztarrak, azken aldiak kontzertuak aleka ematen ari da. Hurrena, urriak 12an Durangoko Jaietan Txosnagunean (23:00etan+ Sermond´s + Cobra)

    Anestesiaren jarraitzaileok irrikitan gaude, euskal musika gogorraren aitzindariekin gozatzeko!

    https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/p480x480/5565565861387914488881691510989_n.jpg

  • Aitor Kaltzakorta 2013-10-03 13:27

    E Mikel, euskal musika gogorraren orainarekin eta etorkizunarekin gozatzeko parada ederra duzu asteburu honetan (bihar bertan) Errenterian, XI. Etengabeko Zarata Jaialdian: Titadine, Infest, Ras eta Kamorrah >>> http://herribizia.errenteria.net/2013/09/30/etengabeko-zarata-jaialdia-kulturgunean-hasiko-da-ostiralean/

    Euskaraz Titadinek soilik (Lekeitio), Baionako Infestek eta kamorrah eta Ras pasaitarrak erdarez.

    Sekulako makarrada izango da kontzertua eta azken hamarkadako Euskal Herriko grindcorearen adierazle gorenak batuko dira oholtzan. Kasualitatez, estilo berdinaren garai eta ikuspegi aski ezberdinak dituzte lau taldeek. Nik behintzat (Titadine) karteleko beste guztiekin jo dut aurretiaz eta kontzertu hau bizitzeko irrikitan nago. Badakizue, bihar, egurra Oreretan!