Urperatutako Argiak

 

Euri asko egin du, larregi, joan zen abuztuan 1912ko Galarrenaren inguruko “Urperatutako Argiak” plazaratu zenetik. Baina herenegun, berriro entzun nuenean, ordukoaren antzeko zirrara sortu dit.

Itsosupeteko galarren haren 100. urteurrena gogora ekartzeko antolatu ziren ekimenen artean, Bermeoko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren babesean, herri antzerki bat antolatu zen. Lan horretan 80 bat bermeotar murgildu ginen buru-belarri, gertakari ilun hartan euren bizia galdu zuten  143 lagunak omendu nahian. Askoz gehiago izan ziren, ordea, bizia galdu ez arren bizitzeko gogoa galdu zutenak.

1912ko galarrena_Alfonso XIII

Baina oraintsuago suak piztu duen elkartasun bera piztu zuen trajedia hark, gure herrian zein ingurukoetan.

2012ko abuztuaren 11an antzeztu zen “Urperatutako Argiak” ikuskizunak 3000 lagun inguru batu zituen. Bertan egon ez zinenontzat edo, egon arren, berriro entzun nahi duzuenontzat, hona hemen:

 

https://soundcloud.com/1912ko-galarrena/sets/urperatutako-argiak

 

Eskerrik asko, aurrera atera zenuten guztioi!! Ehun urte barru datozenek, ahal dela, egin dezatela hobeto…

Ander.