Truman

Truman –

Truman

Ezagutzen al dituzu Revels txokolateak? Tamaina eta forma anitzeko txokolatetxoak dira. Zapore desberdinez beteta daude: laranja, kafea, mahatspasak, maltesers, toffee eta txokolatea. Erraz jakiten du batek ze zapore doan ahoratzera, txokolatetxoaren forma eta tamaina ikusita jakiten baita hori.

Revels - TrumanSalbuespen batekin: laranja eta maltesers zaporedun txokolatetxoek tamaina eta forma berdina dute eta niri laranja zaporedunak ez zaizkit bat ere gustatzen.  Ez. No. Nein. Nope.

Beraz, behin baino gehiagotan errusiar erruleta jolasten aurkitu izan dut nire burua. Zorionez txokolatea jateari aspaldi utzi nion. Zoritxarrez bart gauean Truman ikusi nuen, nire laranjazko Revels txokolatetxoa.

Minbizia duen Julián (Ricardo Darín) aktoreak gaixotasunaren aurka borroka gehiago ez egitea erabaki du. Ezustean, aspaldi ikusi ez duen lagun mina Tomás (Javier Cámara) bisitan etortzen zaio Canadatik eta elkarrekin eta Julianen txakurrarekin (Truman) 4 egun pasatzen dituzte. Truman 2Hasieran Tomás bere laguna kimioterapiarekin jarraitzeko komentzitzen saiatuko da. Alferrik. Julianek erabakia hartuta dauka eta orain bere aferak konpondu nahi ditu hil aurretik, eta horretarako Tomasi laguntza emozionala eta ekonomikoa eskatuko dio (Julián: “¿Tenemos presupuesto? porque yo estoy fundido…”)

Truman 3Barre batzuk egingo nituela komentzituta sartu nintzen zinera, filma Komedia/Drama bezala deskribatzen baitute eta aktore protagonistak (Darin/Cámara) barrearen generoarekin lotzen ditugulako automatikoki. Zinera sartu aurretik ikusiko dudan filmaren sinopsia ez irakurtzeagatik hartzen ditut atsekabe hauek.

Truman

Truman dramoi bat da. Komedia ukitu batzuk baditu, bai, baina dramagoa da komedia baino. Baina ni ez naiz honengatik atsegabetu… Filma entretenigarria da, bai, gidoi txukuna du, bai, eta heriotza eta gaisotasuna naturaltasunez tratatzen dituela eskertzekoa da, bai. Baina hasieratik dakigu zer gertatuko den eta ez dago sorpresarik.

Cesc Gay-ren azken filmean benetan bereizgarriak protagonistak dira. Darín eta Cámarak lan bikaina egiten dute, zerbaitegatik jaso zuten biek Zilarrezko Maskorra pasa den Donostiako Zinemaldian.

Bi lagunen arteko maitasuna, errespetua eta miresmena hain bikainki islatzea ez da erraza izango, baina bi aktore puska hauek erraz egiten dute. Biak pantailan elkartzen diren lehenengo minututik publikoaren pertsonaienganako enpatia lortzen dute, ez ditugu epaitzen, beraiekin, beraien alboan egiten dugu bidaia filmak irauten dituen 108 minutuak.

Deigarria: Truman txakurra. Atentzioa eman dit hirugarren pertsonai honi probetxu gehiago atera ez izana.

Izarrak: 3/5

3-izar

Truman Trailerra (ES)

Truman

Zinegilea izarfilms.com tinkoeuskara.eus