Zinemira saria Elena Iruretak Telmo Irureta ilobaren eskutik Euskal Zinemaren Gala Handian

Euskal Zinemaren Gala Handia –

Telmo Irureta ilobaren eskutik jaso zuen Zinemira saria Elena Iruretak Zinemaldian, “Euskal Zinemaren Gala Handia”-n banatu zena, Victoria Eugenia antzokian, euskal zinemaren nortasun, programa edo erakunde nabarmen baten ibilbideari ematen den ohorezko saria. Leire Martinez abeslariak eta Gorka Aginagalde aktoreak aurkeztu zuten gala. Victor Erice eta Michel Gaztambidek urteko euskal gidoirik onenaren saria jaso zuten, “Cerrar los ojos” pelikulagatik, “egitik, askatasunetik eta kontzesiorik gabe” egindako zinema defendatu zuen Gaztambidek. Victor Iriartek EiTBk ematen duen Egile Berriak saria jaso zuen. Edurne Azkaratek Euskal Aktoreen Batasunak ematen duen Bultzada saria jaso zuen, Irati filmean egindako lanagatik, eta film Irati filmak jaso zuen Euskadiko Zinema Aretoen Elkartearen eskutik euskal filmik arrakastatsuenaren garaikurra, Paul Urkijok zuzendariak jaso zuena. ”Euskal zinemari euskara falta zaio, eta euskal kulturak filmak ditu faltan”, esan zuen Edurne Azkaratek eskerrak emateko garaian. Izaro, Alos Quartet taldea eta Amaia Elizaran dantzariak girotu zuten gala, hemen galaren bideoa ikusi ez bazenuen. Zorionak guztioi!

Elena Irureta Zinemira Saria

Zinemira Saria: Paco Sagarzazu

Euskal Zinemaren Gala Handia

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude