Sukalde kontuak

Sukalde kontuak, afixetik
Sukalde kontuak, afixetik

Eta produkzio amerikar potente horietako bat ez garenez, ez pentsa denbora gehiago egongo garenik, beraz, joango naiz pentsatzea baino, hobe duzu arin ibiltzea, ez dezatela zu joaterako kendu.

Jendearen erantzuna eta harrera mundiala izan da. Oso pozik gaude. Hau esanda, ez pentsa zinea asmatzea gure asmoa denik, baina zure lagunekin, edo seme-alabekin, edo guraso edo bikote edo lankide edo bakarrik joanda ere, tarte majo bat pasako duzu, seguru!

Endreduzko komeria xelebrea, aktore lan bikain batekin.

A, eta euskaraz bada ere, azpitituluak gaztelaniaz ditu.

Informazio gehiago gure weborrian.

Filma ikusitakoan, zeure iritziak ere eskertuko ditugu. Hementxe bertan, nahi baduzu, iruzkinetan.

2 pentsamendu “Sukalde kontuak”-ri buruz

  • Ni larunbatian jun nintzan ikustea ta kriston ondo pasa nun. Hasieratik bukaerara disfrutatu nun ta ez nintzan bate aspertu. Irrifarre zabal batekin atea nintzan zinematik. Ta filmeko osagairik gozoena dudik gabe euskera izan zen. Iaz Bilboko udako ikastaruan hitzaldi bat eman zenun ta militantzia aipatu zenun. Eskerrik asko euskerai aukera emateagatik! Hegoamerikako bi andre horien hitzeiteko era benetan zoragarria zen, ezin nun sinestu ere egin.

    Oain ikusi in beharko da ikusle kopuru minimuan maila gainditzen dun ta merezitako dirulaguntza eskuratzen dezuen. Zorionak eta segi hola!!!

  • Oaintxe bertan ikusi det kultura ministerioko webgunian Sukalde kontuak filma ikustea zenbat pertsona jun dian: 2.507. Hausnarketa beharrezkoa degu momentu honetan. Aupa Etxebeste estrenatu zanian 70.000 inguru pertsona jun zian zinea, baña urtian euskerazko pelikula bat gehitxo dala ematen du. Jada ez da berritasuna, ta jendiak interesa galdu dula dirudi. Euskalduna nor dan ekintzakin demostratzen da ta oso gutxi azaldu dia Sukalde kontuak komedia zoragarria ikustea.

    Mila oztopo gainditu behar izaten dia pelikula bat gurian egiteko (gañea, euskeraz) ta hola erantzuten du euskal gizartiak. Publikorik gabe ez dao zinemarik, hori begi bistakoa da. Dirudienez, ez zaigu interesatzen euskarazko zinema eta nahiago deu globalizaziyuak eskaintzen dizkigun produktu anitz eta hobeak kontsumitu. Euskera merkatuaren legearen menpe al dago? Zenbat balio du? Imajinario kolektibo euskalduna galtzen ari gara zoritxarrez eta español eta estatubatuarrak bihurtu gara kontsumoari eta bizimoduari dagokionez. Militantziarik gabe ez goaz inora. Zorionak Aizpea!! Zuk ahal dezun guztia egin dezu. Ez amore eman eta segi filmak zuzentzen. Eskerrik asko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude