Soinu asmatzailea

Galdetu diozu inoiz zeure buruari eguneroko keinu txikien soinuak zenbaterainoko garrantzia duen gure bizitzan?

.

Aurkeztu dizugun film laburra Oliver Holms zinemagile gaztearen “The Foley Artist” da, besteak beste Berlin Fashion zinema jaialdian sari nagusietarako izendapena jaso eta hiru sari erdietsi zituena, bigarren mailakoak izan arren. Modari eskainitako zinemaldia da Berlinekoa, batez ere publizitate sortzaileei eta diseinatzaileen lanei arreta jartzen diona.

Londoneko film laburren zinemaldian ere erakutsiko dute “The Foley Artist” 2016an, baina guk aurrea hartuta dakargu gurera.

 

Soinu asmatzaileaSoinu asmatzaile

Pentsatzekoa da film laburrak Jack Donovan Foley (1891-1967) omendu nahi duela. New York hirian jaioa, Californian aurkitu zuen ogibidea Irlandar arbasoak zituen gizonak, Los Angeles hirian, XX. mendeko 20ko hamarkatik aurrera.

Bera ei da egun oraindik ere zineman erabiltzen diren soinu efektu askoren asmatzailea (Foley Art); ingurugirokoak edo urratsenak, besteak beste. Horregatik, egunĀ Foley Artists deitzen zaio lanbide honetan jarduten duenari.

Aurrez grabaturiko soinuak erabili beharrean, eta efektu bakoitzarentzako beti bera, zuzenean lan egitea hobesten zuen Foleyk, film ekoizpenekin sinkronizatuta, horrela emaitza errealagoa zelakoan.

2009ko “The Foley Grail” liburuan jasotzen da gizonak soinudun zinemagintzaren hastapenari egin zion ekarpena.

XX. mendearen hasieran jada Parisen soinua zuen film bat proiektatu bazuten ere, 1927an New York-en bota zuten soinua guztiz sinkronizatua zuen lehen film komertziala.

Soinu asmatzailea