Sautrela 455: Juan Gorostidi, Natalia Ginzburg eta Malezia sorta

Sautrela 455: Juan Gorostidi, Natalia Ginzburg eta Malezia sorta

Juan Gorostidi orain arte Lau kantari: Beñat Achiary, Mikel Laboa, Imanol Larzabal, Ruper Ordorika liburuagatik genuen ezagun, musikari eta musikazaleek aski preziatzen duten liburua. Orain beste saiakera batekin etorri zaigu, Zazpigarren heriotza-rekin, baina kasu honetan gai politiko eta sozialak jorratzen ditu gehiago. Gure herriaren azkeneko hamarkadetako historiari begira jarri da oraingoan Gorostidi: bortxa, borroka, aldaketa sozialak… Bizipen pertsonalak eta analisi teorikoagoak gurutzatuz, liburu mardul eta landua eskaini du, dagoeneko zeresan dezente eman duena. Bere gaztetako Sautrela 455: Juan Gorostidi, Natalia Ginzburg eta Malezia sortaErrenteriako borrokak, Lemoiz, Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia, borroka armatua, esperientzia autonomoa eta haren porrota landu ditu besteak beste, begirada kritiko eta zorrotzez. Historiari begiratze hori, baina, egungo egoerarekin eta etorkizunarekin lotu du, iragana orain ere ageri baitzaigu nolabait. Gorostidirekin izango dugu, bada, aste honetako elkarrizketa.

Bestetik, urteurren bati erreparatuko diogu erreportajean. Ehun urte bete dira Natalia Ginzburg jaio zela, eta horren harira, idazle italiar handiari so ipiniko gara. Garaiko idazle italiar gorenetakoa dugu, nahiz eta akaso beste idazle batzuen aldean (Cesare Pavese, Eugenio Montale eta abar) ez den hain ezaguna. Euskarara hiru liburu ditu itzuliak, Hirira doan bidea eta Arratseko ahotsak Pello Lizarraldek itzuliak, eta Gure Etxeko gauzak Fernando Reyk euskaratua. Bi itzultzaileokin mintzatu gara hain justu Ginzburgen soslaia literarioa eman diezaguten.

Juan Luis Zabalak Jon Aranoren poema liburu bat komentatuko digu. Bere bigarren liburua izan zen Malezia sorta, 1990. urtean argitaratu zuena Susa argitaletxearekin. Poeta berezi eta bakana da Arano gurean dudarik gabe, sobera publikatu gabe bere lekutxo propioa egin duena.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Saioa osorik ikusteko egin klik hemen

Sautrela 455: Juan Gorostidi, Natalia Ginzburg eta Malezia sorta