Sautrela 453: Pello Lizarralde, bilduma feministak eta Espainolak eta euskaldunak

Sautrela 453: Pello Lizarralde, bilduma feministak eta Espainolak eta euskaldunak

Azken aldion, bizpahiru urtetik behin argitaratzen digu Pello Lizarraldek nobela berri bat. Berak aitortzen duenez, eleberri batetik bestera irakurleak ez du topatuko berritasun ikusgarririk; guztiek, gutxi-asko, literatura ulertzeko molde jakin bati erantzuten diete, eta oso estilo identifikagarri batez idatziak dira. Gertakariak narratu eta esplikatu ordez, nobelako pertsonaien ibiliak, sentipenak, usain eta hotz-epelak jasoko ditu irakurleak. Bere azkeneko lanak Elur bustia izena du, eta gizon baten ibili bakartia kontatzen digu. Familiatik urruti lanera mahats-bilketara joan ostean, etxera dator atzera, eta bueltako bideko ankerkeriak leituko ditugu besteak beste. Gure nobelagile handienetako baten emaitza berria, bere zaleek osoki gSautrela 453: Pello Lizarralde, bilduma feministak eta Espainolak eta euskaldunakozatuko dutena. Nobelari buruzkoak zein literatura ulertzeko duen moduari buruzkoak azalduko dizkigu  aste honetako elkarrizketan Lizarraldek.

Bestetik, berriki estreinatu diren bi bilduma berri hartuko ditugu oinarri erreportajerako: Lisipe eta Eskafandra. Biak ere bilduma feministak dira, bakoitza bere ezaugarriekin, baina nolatan orain literatura feminismotik argitaratzeko bulkada hori? Tamalez urtetan gisa horretako bildumen faltan, badirudi hutsune handi bat betetzera datozela. Eskafandra Jakinek argitaratu du eta bere zuzendari Lorea Agirrerekin mintzatuko gara. Lisiperi dagokionez, bildumako lehen aleko egileetako batekin hitz egingo dugu, Zuriñe Rodriguezekin.

Juan Luis Zabalak Joxe Azurmendiren saiakera klasiko horietako bat berreskuratuko digu azkenik: Espainolak eta euskaldunak. Ezagun denez, liburu mordoa argitaratutakoa da Azurmendi, eta saiogintzan erreferentzia handi bat dugu. Oraingoan 1992ko liburu hartaz solastatuko zaigu Zabala, gai dudarik gabe polemiko baten inguruko hausnarketa sakona.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen

Sautrela 453: Pello Lizarralde, bilduma feministak eta Espainolak eta euskaldunak