Sautrela 452: Lucia Baskaran, Musika eta literatura, eta Gure gauzak S.A.

Sautrela 452: Lucia Baskaran, Musika eta literatura, eta Gure gauzak S.A.

Aste honetako saioan idazle berri bat izango dugu gurekin, Lucia Baskaran. Bere opera primari buruz jardungo gara, Partir nobelari buruz, aurtengo apirilean argitaratu dena. Aurretik hainbat mediotan kolaboratu badu ere, honakoa du bere lehen lan luzea, eta Donostiako Expediciones Polares argitaletxe berriarekin argitaratu du. Victoria gaztearen hezibidea narratzen du liburuak; alde batetik Él bikotekidearekin duen harremana, eta bestetik, nerabe zela MadriSautrela 452: Lucia Baskaran, Musika eta literatura, eta Gure gauzak S.A.leko aktore eskola batean pairatutakoen istorioa. Bizitza horren gazi eta gezak aurkituko ditu liburuan, bada, irakurleak, bizitasun eta gordintasun nabarmenaz kontatuak. Desilusioa, bortizkeria, maitasuna, sexua, drogak… inguruko mundu garaikide honetako puska baten erretratutxoa ematen du nobelak. Argitaratu eta luze gabe aski irakurria eta komentatua izan da Espainiako zenbait medio eta literatur zaleren artean. Gaur egun Bartzelonan bizi da, bere bigarren nobela osatzen.

Erreportajean, aurreko astekoaren jarraipena izango dugu. Bob Dylanen Nobel saria dela eta, kantugintza eta literaturaren arteko harremana aztertzen duen erreportaje bat berreskuratu dugu gure biltegi preziatutik, eta haren bigarren zatia izango da ikusgai. Juan Carlos Perez, Ruper Ordorika, Anari, Imanol Ubeda eta Jose Luis Otamendi ikusiko ditugu gaiaz hizketan.

Juan Luis Zabalak, azkenik, Ur Apalategiren nobela bat komentatuko digu, 2004an argitaratutako Gure gauzak S.A. Euskal literaturako azken hamarkadetako nobela berezienen artean koka daiteke, euskal literatur sistema bera baitu hizpide, betiere forma fikziozkoan emana. Nobela zalu eta probokatzailea inondik ere.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen

Sautrela 452: Lucia Baskaran, Musika eta literatura, eta Gure gauzak S.A.

2 pentsamendu “Sautrela 452: Lucia Baskaran, Musika eta literatura, eta Gure gauzak S.A.”-ri buruz

  • Zer dela eta Sautrelan gaztelaniazko literaturari tokia eta denbora?
    Irizpide aldaketa?

  • Lehenago ere egin izan dugu, batez ere euskaraz mintzo daitezkeen erdal idazleekin (Pedro Ugarte…), Euskadi Saria irabazi izan dutenekin (De la Sota…) edo haien liburuak maite izan ditugulako (Miguel Sánchez Ostiz…). Baina ez gaztelaniaz bakarrik, frantsesez idazten duten Euskal Herriko idazleak (Darrieussecq, Basurko…) eta beste hizkuntzetakoak ere (Auster, Tabucci, Saramago, Mankel…) elkarrizketatu izan ditugu. Nire ustez proportzioan dago gakoa, euskal irakurleak beste hizkuntza batzuetan ere irakurtzen baitaki.