Sautrela 441: Joxean Agirre, George Perec, Tu quoque fili

Sautrela 441: Joxean Agirre, George Perec, Tu quoque fili

Joxean Agirre idazlearen bisita izango dugu aste honetako Sautrelan. Gizajoen katalogoa eleberria kaleratu berri du idazle azpeitiarrak, umore eta erotismo dosi andana duen liburua. Inguruko emakumeek etengabe nahasita bizi da pertsonaia nagusia, eta haiekin dituen harremanak eta lilura azaltzen dira kontakizunean. Meta-literaturaren erabilera ere aipagarria da, alderik alde irri-karkaila eragiten duen liburu honetan.

Sautrela 441 Joxean Agirre, George Perec, Tu quoque fili

Erreportajean Frantziako literaturara begira jarriko gara. 80 urte betetzen dira aurten George Perec idazlea Parisen jaio zela. Zientzialari ero bat bailitzan, literatura esperimentala lantzeagatik egin zen bereziki ezagun Perec. Adibide gisa har daitezke liburu oso bat ‘e’ hizkirik gabe idatzi, surrealismoa garatu edita kontzeptu aritmetikoak hizkuntzan txertatzeko izan zuen joera.

Aspaldiko partez antzerkia ere izango dugu mintzagai gaurko saioan, Juan Luis Zabalak Antton Lukuren lan bat ekarriko baitigu: Tu quoque fili antzezlana. 1996an kaleratu zuen obra Lukuk, eta belaunaldien aldaketen arteko talkak irudikatu zituen bertan. Baiona ttipian girotu zuen antzezlana,  hiriko burgesia, gazteria edo giro politikoa islatuta.

OHARRA: Sautrelak, maiatzean zehar, aldaketa jasango du emisio orduan. Ohi bezala 15:00etatik aurrera emititu beharrean, 12:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1en.

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Sautrela 441: Joxean Agirre, George Perec, Tu quoque fili