Sautrela 419: Gerardo Markuleta, Franz Kafka eta Ai, Ama!

Aste honetako saioan, Gerardo Markuleta idazle eta itzultzailea izango dugu gurean. Bere azken lana izango dugu mintzagai: Denbora bere lekura poesia liburua. Ia hamar urteko etenaren ostean, poesiara bueltatu da Markuleta. Iraganari begira jarri da, bertako minak azaleratu eta bere buruarekin adiskidetu asmoz.

Erreportajean Franz Kafka izango dugu ardatz. Aurten bete dira ehun urte Kafkak XX. mendeko klasiko handienetako bat argitaratu zuela: Itxuraldaketa edo Metamorfosia. Horri buruz mintzatuko zaizkigu Rufino Iraola eta Nagore Zubillaga itzultzaileak.

Azkenik, BeƱat Sarasolak Arantxa Iturberen liburu bat ekarriko digu gogora: Ai, ama!. 1999an argitaratu zuen Alberdania etxean eta gogora ekarriko dugu ordu hartan liburuak eragindako astinalditxoa.

Ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Sautrela 419: Gerardo Markuleta, Franz Kafka eta Ai, Ama!

Ikusi saioa osorik hemen

 

 

ISautrela 419: Gerardo Markuleta