SatOne artista venezuelarraren erakusketa Bilbon

SatOne-ren erakusketa Bruselan. CC-by BTOYandrea
SatOne-ren erakusketa Bruselan. CC-by BTOYandrea

“Decisions” (erabakiak) deitzen da SatOne-ren liburu berria, eta honen aurkezpena Bilbon egitea erabaki du artista Venezuelarrak. Bilbo Zaharrean kokatuta dagoen SC galerian –Cortes Kalea, 4- jarriko ditu ikusgai bere azken lanak. Gaur egun Alemanian bizi bada ere, hamar gehi bat herrialdeetan ibilitakoa dugu maisu polifazetiko hau, eta bere obrak erabili dituzten enpresa zerrenda luzearen artean Ford auto marka amerikarra eta Adidas kiroletako enpresak azpimarratu behar dira.

Munichen bizi den ilustratzaile eta artista autonomoa dugu SatOne; Venezuelan bizi zela oraindik, oso gazte sentitu zuen graffitiarenganako erakarpena. Diseinatzaile grafiko honek estilo oso pertsonala izatea lortu du lanaren poderioz eta bere hizkuntza propioa sortzera ailegatu da. Teknika zurrunaren eta artisten askatasunaren arteko oreka bikain lortu badu ere, artisten gremioan “eskuz egindako industria piezak” sortzen dituela esan ohi da, makinek dagiten perfekzio eta teknikarekin lan egiten baitu.

Etorkizuneko irudi eta forma robotikoak maite baditu ere, bere lanetan beti uzten du zatiren bat forma gizatiar eta organikoagoentzat. Maisutasun osoz batzen dituen estilo grafiko eta akrilikoak suspensea eragin ohi du ikusleen artean, eta diseinu grafikoa, ilustrazioa eta arte abstraktua, batasun hautsiezin batean uztartzea erdiesten du Venezuelarrak.

artea, graffitiak, SatOne

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude