Ruper eta U2ren artean: Jexuxmai Lopetegiren gailurra

ODU1

Diskoen industria, edo hobe esanda diskoetxeena, erortzen ari den honetan Jexuxmai Lopetegi zarauztarrak KD berria ateratzea lortu du. Elkar diskoetxearekin ‘Izar Uxo’ izenpean atera duen lanarekin orain arteko mugak apurtu ditu; soinu bikaina eta lirika ederrak ezin hobe uztartuta.

Rockeroa atera zaio diskoa, indartsua, baina tarteka, betiko Jexuxmairen ikuitu lasaiarekin. Ruper Ordorika gogora ekarri dit pare bat kantutan eta U2 beste pare batean. Hor tartean dabil balantzaka Lopetegi, beti ere, jazzari uko egin gabe guztia apaintzeko.

Jendeak ezarrita dagoen linbora jotzen du, diskoak erosterako orduan

Zarautzen Kafetoreron  jo zuen kontzertuak animatu ninduen ‘Izar Uxo’ erostera eta ez naiz damutu, entzun orduko penatu egin naiz. Penatu, entzungo ez duen jende guztiagatik. Penatu naiz, jendeak ezarrita dagoen linbo mediatikora jotzen duelako, eta linbo horretatik at badaudelako atentzioa merezi duten artistak. Apustu bat dakartenak, salbuespenak.

Horietako bat da Jexuxmai, horietako bat ‘Izar Uxo’.

 

http://myspace.com/jexuxmailopetegi

Bizkaia, Diskoetxea, Durango, Elkar, Gipuzkoa, Izar Uxo, Jexuxmai Lopetegi, Julen Zulaika, musika, Zarautz
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude