Pride

Pride

Badago jendea esaten duena bere bizitza erabat aldatu dela izugarri maitatzen duten gauza bat aurkitzen dutenean. Neu naiz horietako bat, Pride filmak nire ingurunea eta pentsatzeko era guztiz moldatu zuelako.

PridePride 2014an estreinatutako film bat da, Stephen Beresford-ek idatzia eta Matthew Warchus-ek zuzenduta. Benetako gertaeretan oinarritutako filma da, non LGBT (Lesbian, Gay, Bisexual, Transexual) ekintzaileek meatzarien huelgen ondorioz egoera latzean dauden familientzat dirua biltzen duten. Bi komunitateen arteko aliantzaren emaitza izan zen “Lesbian and Gays Support the Minners” komunitatea sortzea.

Film hau gogoan izanda, 5 argudio emango ditut filma maitatzeko:

1. Bi alderdi erakusten ditu: LGBT aktibistena eta meatzariena.
Homosexualak eta meatzariak garai horietan nola bizi ziren erakusten dizu. Baita nola haien eskubideak lortzeko borrokatzen zuten ere.

2. Homosexualen bizitzeko baldintzak.
Filma Margaret Thatcher Ingalaterrako lehen ministroa zenean girotuta dago. Margaret Tatcher eta bere garaikide asko homosexualen zigorren alde zeuden eta homosexualitatearen aldeko aldarrikapenak edota onarpena debekatu zituen. Imajinatu ahal duzue pertsona hauen bizimoduak. Kontaezin jipoiak egunero, bortxaketak, hilketak, ihesa gaixotasunaren errudunak zirela esaten zuten… Badakizue; eskubide gabeko pertsonak bezala tratatuak izaten ziren.

3. Feminismoa.
LGBT dagoen jendearen artean hiru neska soilik badaude, bikote bat eta neskato bat. Hiru neska horiek, talde horretan egoteaz aparte, emakumeen eskubideen defendatzen duen talde batean daude. Hiru neska eta emakume meatzari batzuen esker, feminismo horrek bi komunitate osoetara transmititzen da.

4. Buruzaletasuna.
Filmean zehar, Joe Cooper-ren istorioa azaltzen da. Mutil honek, ez dauka lagun askorik, denbora pilo bat pasatzen du bakarrik eta gainera, familia oso gaiztoa dauka; baina guzti hau LGBT taldea ezagutzen duenean aldatzen da. Mutilak gustuko dituela konturatzen da, lagun berriak egiten ditu eta azkenean, etxetik alde egiten du, familia txar-txarra atzean utziz eta bizitza berri bat hasten.

5. Ihesa.
Pelikula honetako protagonista, Mark Ashton, Ingalaterrako lehen IHES gaixoa, lehen kutsatua izan zen. Gaixotasunari buruz gehiago ezagutzen duzu honi buruz gauza pila bat kontatzen dituztelako.

Nire ustez, Pride filma hainbat eta hainbat ideia irakasten ditu eta gainera ideia argiak oso ondo erakusten dituen filma da. Historia eta LGBT edo meatzarien historia gustuko baduzu, bai ala bai ikusi behar duzu; maitatuko duzu.

Pride
filmak, homosexualitatea, LGBT, meatzariak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude