Polizia serieak (eta 2)

Joan zen ostiralean polizia norbanakoen serien errepasoa egin genuen bezala, gaur koralagoak nahi ditugu aipatu. Beste modu batera esanda, Walander edo halakoren bat protagonista duten serieak baino, talde oso baten deskribapen eta gertaerak erabiltzen dituzten horietakoak narrazioa osatzeko. Adibide historikoa dugu horretan 80ko hamarkadan ikusi genuen Hill street blues gogoangarria.

hill-street-blues-7Hill street blues

Nola diren gauzak, kamarada, ia dena daukat serie hartatik ahaztuta, soilik geratzen zait kalitatezko zerbait ikusi izanaren oroitzapena, pare bat pertsonaiaren akordua eta argi urdin ilun moduko bat, sekuentzietan beti present zegoena. Uste dut kolorezko telebisioaren lehen pausoak ere orduantxe izan zirela gurean.

Izanak izan, serieen arkeologiaz baino, berrikitan ikusitako polizia serie koralak nahi nituzke aipatu edo, bederen, lehengo astean aipatutako haien aldean, protagonista gehiago agertzen dituztena.

Batez ere bi nahi izango nituzke ekarri lerro hauetara: Southland eta The shield.

reparto-de-southland

Pasio handiegirik gabe hasi nintzen ikusten Southland. Alde batetik, azpidatzi “latinoekin” zeudelako itzulita nik eskuratutakoa torrent artxiboak, eta, bestetik, a priori polizia kontuak ez ditudalako oso gogoko izaten. Baina egun bat eta beste bat, azkenean harrapatu egin ninduen, nolabait, seriearen alde existentzialistak. Esan nahi da, Los Angeleseko polizia hauek guztiak ere,  gizon eta emakume direla azken finean eta errukitu egiten dela bat euren bizimodu patetikoak ezagutzean.

Bestalde, generoaren erabilera bikaina egiten da Los Angeleseko gizartearen zati bat bederen  nolakoa den erakusteko.

(4. eta 5. denboraldiak, “latinoz” azpidatzirik)

Shield-season1

The shield

 The shield seriea ere Los Angelesen gertatzen da. Auzo gatazkatsu batean, komisaldegi bihurtutako eliza batean. Eta, arraioa, Makiavelo bera ere maitagarri gerta daitekeela erakusten du serie honek.

Ia beti, kezkagarri bezain gustagarri egiten zaizkit munstroak maitarazten dizkidaten serieak: Breaking bad, The Sopranos, Dexter, Boardwalk empire... Arrazoiak eta juzkuak onartzen ez, baina bihotza lapurtzen dakiten pertsonai eta argumentuak erabiltzen dituzte halako serieek eta, azkenean amaitzen dut tontoa ote naizen pentsatzen halako putakumeen gorabeherei begira egoteko.

Bere odoan argazkiko horiek guztiak eta gehiago dituen arren, The Shieldeko protagonista nabarmena, Vic Mackey burusoila da. Putakume galantetan galantenetako, batere zalantzarik ez duena legez kanpo lapurtu, bahitu edo hiltzeko. Ustel aparta. Baina, zer nahi duzu esatea, azkenerako Txanogorritxu bezainbat maite duzu. C’est la vie.

(Gaztelaniara bikoizturik)

 

ORAIN ARTE AIPATUTAKO SERIEAK ALFABETIKOKI:

  • Borgen (8,5/10)
  • Breakind bad (8,5/10)
  • Bron-Broen (8/10)
  • Broadchurch (7,5/10)
  • Millenium (7,5/10)
  • Orange is the new black (6,5/10)
  • Sopranotarrak (9/10)
  • Southland (7/10)
  • The lake (7,5/10)
  • The killing (8/10)
  • The shield (7,5/10)
  • The Wire (Entzuketa) (8,5/10)
  • Wallander (7/10)

 

ORAIN ARTE AIPATUTAKO SERIEAK PUNTUAKETA GUZTIZ APETATSUAREN ARABERA:

  • Sopranotarrak (9/10)
  • Borgen (8,5/10)
  • Breakind bad (8,5/10)
  • The Wire (Entzuketa) (8,5/10)
  • The killing (8/10)
  • Bron-Broen (8/10)
  • The lake (7,5/10)
  • Broadchurch (7,5/10)
  • Millenium (7,5/10)
  • Southland (7/10)
  • The shield (7,5/10)
  • Wallander (7/10)
  • Orange is the new black (6,5/10)

 

Asko gustatzen zaizkit m

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)