Uztailak 23 arte: Pierre Poulainen argazkiak Bilbon

"Benetako momentuak" esposizioaren afixa
"Benetako momentuak" esposizioaren afixa

Poulainen argazkietan gizakiek dute garrantzia handien, beraien bitartez adierazten baititu bere gogoetak. India, Frantzia, Egipto, Israel… herrialde askotan jasotako irudiak biltzen ditu bere azken esposizioan, baina ustezko kaos horren azpian argazki guztiak lotzen dituen zerbait dago: “Gizakion artean desberdintasun aberasgarriak daudela, baina, hala ere, batasuna dagoela Gizaterian”.

Israelen bizi den artista batek hauxe esateak badauka garrantzia berezia, herrialde horrek Palestinarekin duen gatazka bukaezina kontutan izanda. “Zaila da, bai, arazo barruan zaudenean artista bezala espresatzea… baina horretan ere filosofiak laguntzen dit” dio Poulainek. Filosofia Humanistaren jarraitzailea izaki garrantzia erlatiboa ematen die Israeldar eta Palestinarren arteko desberdintasunei; judutar, israeldar, arabiar, palestinar… izan aurretik Gizakiak garelako.

Filosofia eta argazkilaritza banaezinak dira artista honentzat: “lehenengoak zoriontasunerako bidea erakusten dit; eta bigarrena, zoriontasun hori transmititzeko erreminta da”.

Bere baieztapenetan pentsalari kutsua somatzea erraza da; eta korronte Humanistaren sentikortasuna bere argazkietan antzematen da. “Benetako momentuak” esposizioan A3 tamainako argazkiak daude ikusgai; oso tamaina aproposa ikuslea irudietara hurbildu eta pertsonen xehetasunak hauteman ahal izateko.

Kazetaria.