Peter Doherty eta nazien kantua

Kantaldia Bavariako irrati publiko batek antolatua izan da eta zuzenean eman dute irrati katearen uhinetatik.

Bideoan ikus daitekeenez (2’30), Peter Dohertyk “Deutschland, Deuschland über alles” abesten du, Nazien ereserkia den “Alemaniarren kantua” delakoaren lehen ahapalditik.

Ahapaldi hau ez dago berez debekatua, baina ez da inon kantatzen Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik. Ez behintzat nazien euren bileretataik kanpora.

Mutil honek gehiegikeriaren luze-zabalaren muga oro apurtu behar du oraindik.

MzQ1

 

ODQx

090707, musika, Peter Doherty
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

7 pentsamendu “Peter Doherty eta nazien kantua”-ri buruz

  • Gaizki jotzen/ abesten du mutilak, baina uste dut hori ez dela gaia ez? Nahiz eta Kulturaren atalean sailkatuta dagoen berria.

    Ez dut ulertzen zergatik hain kalitate txarreko produktua den berri, ez bada “ze gaizki dagoen mundua, oh naziei gorazarre” esateko. Eta beraz zentsuraren aldeko aldarria egiteko. Harritzen nau dena den nola bi neurgailu erabiltzen diren gai honetan, adierazpen askatasuna aldarrikatzen da artista “gure” aldekoa bada eta zentsura edo kriminalizazioa jasaten badu (demagun Su Ta Gar, SA) eta “etsaiarena” bada orduan boikotera deitzen dugu (Noah, Celine, Nabe, Tele5).

    Niri eztabaida artearen parametrotan interesatzen zait. Picasso misogino stalinista, Carl Orff nazi konbentzitua, Houellebecq islamofoboa eta pedofiloa edo Mirande faxista den ez zait axola, haien produkzioaren kalitatea baizik.

    Beraz ez dezatela batzuk hain erraz aldarrikatu adierazpen askatasuna ez bada denontzat, gero ez gaitezen harritu bestela gu zentsuratzen gaituztenean.

  • Hasier Etxeberria

    Oso interesagrria plazaratzen duzuna, Hedoi, eta eztabaida zahar- zaharra ere bai. Gehiago ezagutu behar nuke morroi hau eta bere lana ezer esateko, baina halako gai interesgarria heldu nahian soilik, zera, agian Daugherty honek bi sariak dauzka berarekin: musikari kaxkarrari dagokiona eta gizaki are kaxkarragoari eman beharrekoa ere bai. Baina beti etorrriko da hirugarren bat esanez, horiek ere ez zaizkiola aintzako hartu behar, izan ere bere obra “bere pertsonaia” sortzea dela eta. Performer bat dela edo auskalo zer. Dena libre beraz, ez da? Ad infinitum, Hedoi?

  • Iban Zaldua 2009-12-01 00:10

    Ad infinitum ez, noski: delitu bat egin arte. Bitartean, nik uste dut sorkuntzari mugak jartzea beti dela labainkorra, edo are arriskutsua, zuzenean. Argudio berberak erabil daitezkeelako “gutarren” aurka, kasua helduta. Ni, honetan, Hedoirekin ados, beraz.

    Nahiz eta, arteaz eztabaidatzean, interesatzen zaidan jakitea Mirande faxista zen edo Miguel Hern√°ndez komunista, horrek haien sorkuntza (edo sorkuntza horren zati bat bederen) azaldu dezakeen heinean.

  • Urtzi Urrutikoetxea 2009-12-01 01:50

    Ze graziosoa, “delitu bat egin arte”. Zer da delitu, “Aurrera bolie” esatea delitu da? Baina “Viva Franco” ez da? “Heil Hitler” Alemanian delitu da, baina Espainian, ez dut uste. PEN Klubeko Idazle Espetxeratuen Batzordean alemanak beti daude kexuka Idazle Espetxeratuen zerrendan Holokaustoa ukatu duen bat edo beste agertu izan delako, baina datua ukagaitza da: pertsonaren argudioak sor dezakeen amorruaz haratago, pertsona horren aurkako jazarpena hitza erabiltzeagatik da. Horraino ados. Baina hortik aurrera ez nator bat Hedoiren argumentuarekin. Gauza bat da morroiak nahi duena kantatzeko eskubidea izatea, ados, estatuak, poliziak, edo legeak jazartzearen aurka nago. Baina berak ergelkeriak esateko eskubidea daukan legez daukagu besteok morroi hori ergel hutsa dela esateko eskubidea.

  • B. Sarasola 2009-12-01 11:14

    Filosofia analitikoaren baitan planteatzen da printzipio edo arau etiko bat gisa honetako auziak lantzeko baliagarria dena. Ispirazio kantiano argia duen araua da, eta esango nuke, egungo moralitatean aski errotua dagoena. Laburki zera dio: bi gauza egoera berberen aurrean bi balorazio moral pareko eduki behar dira. Hau da, etikoki baztergarria da bi gauza egoera berberen aurrean bata morala dela eta bestea inmorala dela esatea. Hala, inkoherentea eta onartezina da Berri Txarraken kontrako boikota salatzea eta Noahren kontrakoa txalotzea, biek gauza egoera bera (musika talde baten kontrako boikota) islatzen dutelako. Uste dut pentsamendu eskema liberal-errepublikar hau gaur egun gehiengo absolutuak onartzen duela, izan ezkerreko, eskuineko, gay, lesbiar, heterosexual, emakume, gizonezko, espainol edo euskaldun.

    Baina niri zalantzak eragiten dizkit, ez baitut uste parekoa denik Noah eta Berri Txarraken kasua, edo beste adibide bat jartzearren, ez baitut uste parekoa denik Egunkariaren itxiera edo Venezuelako Canal 7-ren itxiera. Problema, “bi gauza egoera berbera” horretan dagoela iruditzen zait, ontologia eta etika hain erradikalki bereiztean.

    Barkatu estupendoegi jarri banaiz.

  • Iban Zaldua 2009-12-01 11:19

    Baina hori, norbait ergela dela esateko eskubidea, ez du inork ukatzen, Urtzi. Eta niri, egia esan, ez zait graziosoa iruditzen, zer nahi duzu esatea. Jakin badakit, bestalde, delituaren muga non dagoen zaila dela ezartzea. Esaten dudana zera da: debeku legalak eta boikot eragozleak arriskutsuak iruditzen zaizkidala sorkuntzaz ari garenean. Edozeinen kontra itzul daitezkeelako une jakin batean. Eta sorkuntza ahalik eta libreena izan beharko litzatekeela uste dudalako. Ez besterik.

  • Filosofia analitikoan ez naiz oso jantzia eta moralitateak hain ditu ertz labainkorrak‚Ķ Beraz utzidazue analisi bat beharrean obserbazio txiki eta mundutarrago bat egiten. Kontrabaxua jotzen duena beltza da. Jakingo ote zuen Doherty zer abesten ari zen? Baiezko kasuan, Dohertyren ohiko beste probokazio bat dela-eta, ez ote zion garrantzirik emango? Eta beste taldekideek, zuri zein beltz, zer pentsatuko zuten? ‘Denak bat’ ala ‘taldeko izarrari berea egiten utzi behar zaio’?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude