Patrick Swayze gogoratzeko modu bat

Minbiziak hil du. Oso gutxitan ikusi genuen pantailan azken urtetan. Azken aldiz The Beast telesailean izan zen.  Kamera eta argietatik urrun zebilen pankrea gaitzak hartua zuelako. 80 eta 90eko hamarkadetako erreferentzia zen. Ez alferrik, Dirty Dancing eta Ghost filmeekin lotzen da bere irudia.

Hau izango al da bere eskenarik ezagunena?

Baina ez zuen beste ezer egin? Jennifer Greyrekin modu hain lizunean dantza egiten zuena bezala gogoratuko dugu betiko?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.